RAD

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Rapid application development (RAD), software garatzeko prozesu bat da. CASE (Computer Aided Software Engineering) tresnak, prototipoak eraikitzea eta garapen interaktibo barnean hartzen du metodo honek. GUI-ak arin garatzeko erabiltzen den terminoa da. Hauen artean ezagunenak Delphi, Foxpro eta Visual Basic daude.

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prototipoa eta 4. belaunaldiko teknikak ondo konbinatuz, RAD teknikak lortzen dira. Teknika hauek, prototipoetan oinarritutako aplikazio funtzionalak lortzen laguntzen dute.

Erabiltzaileen interfazetik diseinatzen hasten da. Bezeroari, momentuz lortzen den aplikazioa erakusten zaio, bere iritzia jasoten da eta aldaketak inplementatzen dira. Prozesua honela da bezeroa gustora gelditu arte.

Espiraleko modeluaren edizio berria bezalako teknika da baina orain, aplikazioa lortzeko, azkartasuna diseinua baino garrantzitsuagoa da. Prozesua azkarra denez, gauzak sarritan txarto eginten dira eta aplikazioa amaitu aurretik, honek, konponketa asko sufritu izaten ditu. Honi heriotzeko prototipoaren espiralea deitzen zaio, bukaerako aplikazioa lortzeko diru asko alferrik gastatzen delako, bezeroa ez delako gustora gelditzen eta aplikazioen bizia oso iragankorra izaten delako.

Diseinuaren ikuspegitik, teknika hauek erabiliz, garapen on bat lortzeko, proiektua bere osotasunean ikusi behar da, hau da, aplikazioaren helburu enpresarialak argi mantendu behar dira.