RATP

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Régie Autonome des Transports Parisiens (RATP)
Mota herri elkartea
Sektorea Garraioa
Sorrera 1948
Egoitza Quai de la Rapée, 12. barrutia, Paris
Webgunea http://www.ratp.info

Régie Autonome des Transports Parisiens (RATP, frantsesezko Paristar Garraioen Operadore Autonomoa) Paris eta aldirietako herri garraioen operadore nagusia da. Horrela, Parisko metroko linea guztiak kudeatzen ditu, eta Île-de-France eskualdeko hiru tranbia linea (T1, T2 eta T3), bus linea ugari eta RER tren sarearen bi lineako (A eta B) tarteak.

RATP 1949ko urtarrilaren 1ean sortu zen, Compagnie du chemin de fer métropolitain de Paris eta Société des transports en commun de la région parisienne konpainiak ordezkatzeko, Paris eta inguruetako lur azpiko eta lur azaleko herri garraio guztiak kudeatu ahal izateko, 1944 arte konpainia pribatuak kudeatzen baitzuten.

2000tik, Frantzian eta nazioartean garatzen ari da, garraio kudeaketako merkatuetan. Orain munduko seigarrena da garraio kolektiboaren merkatuan.

Logoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

RATP logoak Sena adierazten du, Île-de-France eskualdeko meandroekin, gorantz begiratzen duen aurpegi bat irudikatuz.

Sarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

MP 89 bagoia Bastillako geltokian, metroko 1 linea.

Parisko eskualdean kudeatutako garraio sarean honakoak daude :

  • Autobusa: guztira 3.403 km luze (horietatik 569 km Paris barnean)
  • Tranbia: hiru linea, guztira 30,2 km (T1, T2 et T3)
  • Metroa: 16 linea, guztira 214 km (horietatik 169 km Paris barnean) eta 300 geltoki
  • RER: A linea (mendebaldeko A3 eta A5 adarrak izan ezik) eta B linea (Gare du Nord-en iparraldeko tartea izan ezik), guztira 115 km inguru
  • Montmartreko funikularra: guztira 108 metro (38 metroko desnibelarekin)
  • Trans-Val-de-Marne (TVM): 19 kilometroko bus linea

Trafikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafikoa, milioika bidaia[1].
Urtea 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008
Metroa 1.190,3 1.247,1 1.261,7 1.283,3 1.248,0 1.335,6 1.372,7 1.388,3 1.472,5
RER 384,2 403,8 414,7 410,0 400,4 437,8 444,5 446,6 468,7
Bus eta Tranbia 906,8 946,1 951,9 968,2 960,1 997,7 991,4 1031,6 1095,6
Besteak (STL, Orlyval) 6,1 7,3 4,9 4,9 4,7 7,2 4,7
Guztira 2.487,4 2.604,3 2.633,2 2.666,4 2.613,2 2.778,3 2.813,3 2.865 2.873 3.037

2006an, bidaia kopurua 2.865 milioi izan zen, 2005ean baino % 1,9 gehiago[2].

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: RATP Aldatu lotura Wikidatan