RKV Malinas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yellow Red Koninklijke Voetbalclub Mechelen
Ezizena(k)Malinwa, De Kakkers
Sorrera1904
Futbol zelaiaArgosstadion Achter de Kazerne
edukiera: 13.213 lagun
inaugurazioa: 1909
PresidenteaBelgika Johan Timmermans
EntrenatzaileaHerbehereak Danny Buijs
LigaBelgikako Pro League
2022-2313.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

RKV Malinas (izen osoa neerlanderaz Yellow Red Koninklijke Voetbalclub Mechelen) Belgikako futbol taldea, Malinas (Mechelen) hirikoa. Belgikako futbolaren historian atal txikia betetzen badu ere Europako txapelketaren bat irabazi due bi taldeetako bat da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1904ean sortu zen hiriko beste taldea den Racing Malinas baino hilabete batzuk beranduago. Bi loraldi izan ditu, lehena 40. hamarkadan eta bigarrena 80. hamarkadan.

40. hamarkadan 3 Liga eskuratu zituen, 1943, 1946 eta 1948an. 1954ean ere hirugarren egitea lortu zuten irabazlearengandik puntu bakarrera. Aro hau 1956an amaitu zen bigarren mailara jeistean.

80. hamarkadaren erdialdetik aurrera taldearen "urrezko aroa" iritsi zen, izan ere 1987ko Kopa garaipenak Europako Errekopa jokatzeko aukera eman baitzion. 1988ko finlean Ajax Amsterdam 1-0 garaituz Europako txapelketa bat lortzen zuen bigarren talde belgikarra bihurtu baitzen. Lorpen hori RSC Anderlechtek baino ez dauka oraindik ere. Superkopa ere talde herbehereetar baten aurka jokatzea egokitu zitzaion eta oraingoan ere garaile atera zen PSV Eindhovenen aurka. Hurrengo urtean Errekopako final aurrekoetara iritsi zen. Horretaz gain laugarren Liga eskuratu zuen. 1997an Belgikako talde indartsuenetakoa bazen ere diru arazoen erruz Cordier presidenteak jokalari onenak saldu behar izan zituen.

2019an bigarren mailan egon arren Belgikako Kopa irabazi du. Honetaz gain 2. mailako txapelduna izan da eta maila gorenera igo da.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belgikan: 6[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazio artean: 2[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Errekopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1988

Europako Superkopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1988.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]