R (programazio-lengoaia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

R estatistika-kalkuluetarako erabiltzen den programazio-lengoaia eta ingurune bat da, GNU proiektuaren baitan. Beste estatistika-softwareetan ez bezala, aginduak agindu-lerroen bitartez sartzen dira eta agindu berri konplexuagoak, R lengoaian bertan idatzitakoak, osa daitezke. Oinarrizko R paketea zabaltzen duten pakete osogarriak daude, arloz arlo sailkaturik, estatistika-teknika ezberdinetako kalkuluak burutzen dituztenak. R Aucklandeko Unibertsitateko Robert Gentleman eta Ross Ihaka irakasleek abiarazi zuten 1993 urtean eta egun zabaltzen jarraitzen du.

Adibidez, honela sartzen da batezbesteko bat kalkulatzeko agindua, datuak definitu ondoren:

  > x=c(1,2,6)
  > mean(x)
  [1] 6

Kanpo loturak [aldatu]

Wikiztegia
Wikiliburuetan liburu bat dago honi buruz:
R estatistika softwarea
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
R (programazio-lengoaia)


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.