Raúl Silva Henríquez

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Raúl Silva Henríquez
Escudo de Raúl Silva.svg

Raúl Silva Henríquez (Talca, Txile, 1907 - Santiago, Txile, 1999) txiletar kardinala izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen ikasketak sorterrian eta Santiagon egin zituen. 1924tik 1928ra, Zuzenbideko ikasketak egin zituen Txileko Unibertsitate Katolikoan, eta 1929an eskuratu zuen abokatu-titulua. Honoris causa doktorea da Txileko Unibertsitate Katolikoan, Yoma Collegen, Georgetownen eta Notre Damen.

1930ean, Salestarren kongregazioan sartu zen. 1934an, Italiara abiatu zen ikasketak osatzera, eta handik lau urtera ordenatu zen apaiz. Urte hartan bertan itzuli zen Txilera. Harrezkero, Teologiako irakasle gisa lan egin zuen, Rumbos (1948) aldizkaria sortu zuen, Migrazioen Institutu Katolikoa (INCAMI) antolatu zuen (1954), eta Nazioarteko Caritasen Txileko ardura hartu zuen (1956).

1959an, gotzain izendatu zuten, eta, 1961ean, artzapezpiku. 1962an, kardinal-maila eskuratu zuen, eta Vatikanoko II. Kontzilioan eta Latinoamerikako Eliz Bileretan parte hartu zuen, besteak beste. Garrantzizko lana egin zuen Augusto Pinocheten gobernuaren eta oposizioaren arteko elkarrizketetan. Besteak beste, Bakearen Aldeko Batzordea (1974) eta Kristau Humanismoaren Akademia (1975) sortu zituen.

1983an, bertan behera utzi zuen artzapezpiku-kargua. Hainbat sari eman zizkioten bai berari, Nazio Batuen Giza Eskubideen 1978ko Saria, esaterako, bai hark sortutako zenbait erakunderi, hala nola 1986ko Adiskidetasunaren Asturiasko Printzea saria Vicaría de la Solidaridad erakundeari, Pinocheten agintaldiko giza eskubideen defendatzaile nagusiari.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Raúl Silva Henríquez Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]