Rabindranath Tagore

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rabindranath Tagore
Rabindranath Tagore
Rabindranath Tagore Kalkutan, 1915ean
Datu pertsonalak
Jaio 1861ko maiatzaren 6a
Kalkuta (India)
Hil 1941ko abuztuaren 7a
Kalkuta (India)

Rabindranath Tagore (bengaleraz: রবীন্দ্রনাথ ঠাকুর, Speaker Icon.svg ahoskera hindiz (i · ?)) (Kalkuta, India, 1861ko maiatzaren 6a - Kalkuta, India, 1941ko abuztuaren 7a Gurudev ezizenez ere ezagutua, poeta, idazle, hezitzaile, eleberrigile, musikagile, erreformista eta gizarte eragile bengalarra izan zen. Bere lanek literatura eta musika bengaliarra eraberritu zituzten XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran. Nobel Saria irabazi zuen lehen asiarra bihurtu zen; hain zuzen, Literaturako Nobel Saria eman zioten 1913an.

Tagorek zortzi urterekin idatzi zituen lehen olerkiak. Hamasei urte zituenean argitaratu zituen lehen aldiz bere poemak Bhanushingho ("eguzkiko lehoia") ezizena erabiliz, eta ipuin eta dramak idazteari ekin zion 1877an.

Tagorek arte bengaliarra modernizatu zuen, forma indiar klasiko zurrunak baztertuz. Bere eleberri, ipuin, abesti, drama eta saioek gai pertsonalak zein politikoak jorratzen zituzten. Bere lanik ezagunenak Gitanjali, Gora eta Ghare-Baire ("Etxea eta mundua") dira. Bere bi abesti Bangladesh eta Indiako ereserkitzat hartu ziren: Amar Shonar Bangla eta Jana Gana Mana.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rabindranath Tagore Aldatu lotura Wikidatan


Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Rabindranath Tagore