Racalmuto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Racalmuto (sizilieraz Racalmutu) Siziliako herri bat da, Agrigento probintziakoa, 9.023 biztanle dituena (2008ko datua) [1]. Leonardo Sciascia idazle italiar ezagunaren jaioterria da.

Leonardo Sciasciari Racalmuton ipinitako estatua.

Izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren izenak arabierazko jatorria omen du, Rahal Maut esamoldean (herri hila), arabiarrak bertara iritsi zirenean bertako biztanle ia guztiak izurrite batek hil zituela ikusi zutelako. [2]

Leonardo Sciasciaren esaldi bat Racalmuto herrian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabiarrak iritsi zirenean, kolono-bizigune txikitan banatu ziren, nekazaritzan jarduteko; izan ere, lekua lur emankorreko haran batean zegoen eta ura ere ugari zeukaten. Segur aski, gaztelu bat egon zen garai batean, herria babesteko. Bizantziotarrek 1038an eta normandiarrek 1087an eraso eta azpiratu zuten gaztelua. Normandiarren agintaldia bukatu zenean, Racalmutoko lurrak Barresi izeneko familiaren eskura igaro ziren; hauek arabiarren garaiko gaztelu zaharra berreraiki omen zuten 1229an. XIII. mendearen ondoren, aragoitarrek lurrak Barresi familiari kendu eta Chiaramonte familiari eskaini zizkioten. Ezkontza baten bidez, 1307an Racalmuto Antonio Del Carretto markesaren familiaren eskumenera igaro zen. Izurrite larri bat egon zen 1355an, biztanle asko hil zituena, baina herria 1400an berpiztu zen, Matteo Del Carrettok hartutako neurriei esker. Gaztelua berritu egin zen eta bizitoki bihurtu zen berriro. 1576ra arte, Racalmuto baroi batzuen jabetza izan zen, baina ondoko urtea konde baten eskura igaro zen; XVI. mendearen amaieran, 4.000 biztanletik gora izatera iritsi zen, hainbat konbentu, monasterio, eliza eta ospitale bat ere bazituelarik. 1700an, herriaren gainbehera nahiko nabarmena zen, gehiegizko zergen ondorioz; baina ondoko mendean, mehatzaritza garapen handia izan zuen eta gatzaren industriaren hazkundea ere ezagutu zuen. Gaur egun, ordea, mehatzaritza ere neurri batean gainbeheran dago eta nekazaritza, aldiz, handitu egin da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Racalmuto Aldatu lotura Wikidatan