Rachkam Gorriaren altxorra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rachkam Gorriaren altxorra
Jatorria
Egilea(k)Hergé
Argitaratze-data1944
IzenburuaLe Trésor de Rackham le Rouge
ArgitaletxeaCasterman (en) Itzuli
ISBN978-1-85596-429-7
Orrialdeak62
Ezaugarriak
Genero artistikoakomikia
Hizkuntzafrantsesa
TelesailaTintinen abenturak
Emanaldia
Hasiera-data1943ko irailaren 23a
Fikzioa
Fikzio-unibertsoaTintin universe (en) Itzuli
fr.tintin.com…
kronologia
Adarbakarraren sekretua Rachkam Gorriaren altxorra Kristalezko 7 bolak

Rachkam Gorriaren altxorra (frantsesez: Le Trésor de Rackham le Rouge) Hergék idatzi eta marraztutako Tintinen abenturak kontatzen dituen komiki bat da. 1945an argitaratu zen. Adarbakarraren sekretua lanarekin hasten den sailaren bigarren eta azken zatia da.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Tintin eta Haddock kapitaina Sirius ontzian bidaiatzeko prestatzen dira Rackham Gorriaren altxorraren bila joateko. Abiatu aurretik Tournesol ezagutzen dute, ustez euren bidaian lagunduko dien itsaspeko bat erakusten diena. Tournesolen gortasunak, Haddockek idazten dion arte, bere asmakizuna ez dela ongietorria ulertzea eragozten dio.

Itsasontzia abiatu egiten da, Dupont eta Dupond poliziekin batera, Txori anaietako bat (Tintinen etsaiak direnak sail honen lehen komikian) ihesean irten eta itsasontzitik gertu begira egon baita itsasontzia abiatu aurretik. Aurrerago polizoi bat aurkituko da itsasontzian, Tournesol, bere asmakizunarekin batera ezkutuan itsasontzian sartu dena.

Bidaiak aurrera jarraitzen du, eta errakuntza batzuen ondoren Adarbakarra izeneko itsasontzia hondoratu zen uhartera iristen dira, ustez, altxorra dagoen tokia dena. Tournesol irakasleak gurutze bat aurkitzen du uhartean, baina, bertan zulatu ondoren, ez du altxorrik aurkitzen. Urpean ere ez dute aurkitzen, eta, beraz, goibelduta, etxera itzultzen dira.

Tintinek eta Haddockek dena galdutzat ematen zutenean, Tournesol irakasleak eskuizkribu bat eratzen du Adarbakarra itsasontzian aurkitutako paper batzuekin, François de Hadoque identifikatzen dutenak, Haddock kapitainaren arbaso bat, Moulinsarteko gazteluaren jabe bezala, Tournesolek kapitainarentzat erosten duena bere itsaspekoarekin emandako laguntzagatik esker on bezala. Hara joaten direnean, gaztelua esploratzen aritzen dira, Tintin Adarbakarraren sekretua izeneko komikian bahituta egon zen sotora iristen diren arte. Bertan San Joan Ebanjelariaren estatua bat ikus daiteke, Tintini altxorra benetan non dagoen adierazten diona: altxor hau, protagonistei Adarbakarra itsasontziaren kokapenari buruzko pistak eman zizkieten pergaminoen arabera, "Arranoaren gurutzepean" zegoen, eta Tintinek pista hau eta San Joan Patmoseko arranoa deitu izanaren arteko lotura egiten du. Estatuaren zati bat estaltzen duen koadro bat kentzen dutenean, lehen joan ziren uhartea adierazita duen globo bat topatzen dute: hau, globoa irekitzen eta bere edukia, Rackham Gorriaren altxorra erakusten duen malguki baten giltzarria da.


Aurrekoa
Adarbakarraren sekretua
Tintinen abenturak
1945
Ondorengoa
Kristalezko 7 bolak

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]