Radio Sele

Wikipedia, Entziklopedia askea
Radio Sele
Datuak
Motairrati-estazioa
HerrialdeaEspainia
Erabilitako hizkuntzaasturiera
webgune ofiziala

Radio Sele Asturiasko irrati kate pribatu bat da. Asturieraz emititzen du, Uvieutik. Hizkuntza hartan egindako irratirik zabalduena da, FM 106.1 MHz frekuentzian lurralde osoan. Lehen emisioa 1986ko otsailean egin zuten, eta gaur egun 24 orduetan dihardute, 20 bat irratsaiorekin (musika, gehienbat). Interneten bidez ere entzungai dago.

2003tik entzule gehiago dituzte, Real Oviedoren partida guztiak ematen baitituzte.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]