Rafael Alberti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rafael Alberti
Rafael Alberti
Rafael Alberti 1978an.
Datu pertsonalak
Jaio 1902ko abenduaren 26a
Espainia El Puerto de Santa María, Andaluzia (Espainia)
Hil 1999ko urriaren 28a
Espainia El Puerto de Santa María, Andaluzia (Espainia)
Webgunea www.rafaelalberti.es http://www.rafaelalberti.es/ www.rafaelalberti.es
Sinadura Firma Rafael Alberti.svg

Rafael Alberti Merello (1902ko abenduaren 26a, El Puerto de Santa María, Andaluzia - 1999ko urriaren 28a, El Puerto de Santa María, Andaluzia) espainiar olerkariaizan zen. 27ko Belaunaldiaren kide izan zen. 1983an Cervantes saria jaso zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cadizeko El Puerto de Santa Marían jaio zen. Familiarekin batera Madrila aldatu zen 1917an, batxiler ikasketak utzirik. Pintore kubista izan zen, hasiera batean. 1922an Horizontes aldizkarian argitaratu zituen bere lehen poemak. Harrez gero poesia izan zen haren jarduera nagusia. Residencia de Estudiantes delakoan biltzen zen jendearekin —García Lorca, Salvador Dalí, Luis Buñuel, José Moreno Villa...— harremanetan jarri zen. 1925ean, Gerardo Diegorekin batera, Espainiako Poesia Sari Nazionala jaso zuen bere lehen poema liburuarekin (Marinero en tierra). 1927an kristau fedea galdu, eta lau urte geroago Espainiako Alderdi Komunistan sartu zen. Gerra Zibilaren garaian politikan esku hartu zuen. Gerra bukaturik, erbestean bizi izan zen (Paris, Argentina, Erroma). 1977an, Diktadura Frankista amaitu ostean, Espainiara itzuli zen. 1983an Andaluziako Seme Kutun eta Cádizko Unibertsitateko Doctor Honoris Causa izendatu zuten.

Olerkigintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harrigarria da Albertiren poesiaren aniztasuna, gai, tono eta estiloari dagokienez. Hogeita hamar liburu baino gehiagotan bildu du bere obra poetikoa. Lehen liburuetan (Marinero en tierra, 1924; La amante, 1925; El alba del alhelí, 1926), herri lirika eta antzinako abestitxo tradizionalak dira nagusi. Ondoren, estilo barrokoan eta abangoardian barrena abiatu zen: gai futuristak erabili zituen (Cal y canto, 1927), krisi pertsonalaren garaian, eta surrealismoaren ildotik, bere obra nagusia egin zuen: Sobre los ángeles (1928).

Gero, harturiko gizarte eta politika konpromezuari jarraituz, berak zibila deitu duen poesia soziala garatu zuen (El poeta en la calle, 1936; De un momento a otro, 1938...). Erbestean egindako obra zabala da eta askotarikoa (Retornos de lo vivo lejano, 1956; Baladas y canciones del Paraná, 1954; Sonríe China, 1958...). Erbestetik itzulirik, ez zion utzi obra berriak argitaratzeari (Roma, peligro para caminantes, Fustigada luz, Los ocho nombres de Picasso...).

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Marinero en tierra, M., Biblioteca Nueva, 1925 (Espainiako Poesia Sari Nazionala).
  • La amante, Málaga, Litoral, 1926.
  • El alba de alhelí, Santander, 1927.
  • Cal y canto, M., Occidente aldizkaria, 1929.
  • Sobre los ángeles, M., CIAP, 1929.
  • Consignas, M., 1933.
  • Un fantasma recorre Europa, M., 1933.
  • Poesía (1924-1930), M., Ediciones del Arbol (Cruz y Raya), 1935.
  • Versos de agitación, Méjico, Edit. Defensa Roja, 1935.
  • Verte y no verte. A Ignacio Sánchez Mejías, Mexiko, N. Lira, 1935.
  • 13 bandas y 48 estrellas. Poemas del mar Caribe, M., Manuel Altolaguirre, 1936.
  • Nuestra diaria palabra, M., Héroe, 1936.
  • De un momento a otro (Poesía e historia), M., Europa-América, 1937.
  • El burro explosivo, M., Edic. 5º Regimiento, 1938.
  • Poesías (1924-1937), M., Signo, 1938.
  • Poesías (1924-1938), Bs. As., Losada, 1940.
  • Entre el clavel y la espada (1939-1940), Bs. As., Losada, 1941.
  • Pleamar (1942-1944), Bs. As., Losada, 1944.
  • Poesía (1924-1944), Bs. As., Losada, 1946.
  • A la pintura. Poema del color y la línea (1945-1948), Bs. As., Losada, 1948.
  • Coplas de Juan Panadero. (Libro I), Montevideo, Pueblos Unidos, 1949 (2. argitalpen zabaldua).
  • Buenos Aires en tinta china, Bs. As., Losada, 1952.
  • Retornos de lo vivo lejano, Bs. As., 1952.
  • A la pintura (1945-1952) 2ª edic. aumentada, Bs. As., Losada, 1953.
  • Ora marítima seguido de Baladas y canciones del Paraná (1953), Bs. As., Losada, 1953.
  • Balada y canciones del Paraná, Bs. As., Losada, 1954.
  • Sonríe China, Bs. As., Jacobo Muchnik, 1958 (María Teresa León-ekin elkarlanean).
  • Poemas escénicos, Bs. As., Losada, 1962 (2. argitalpen zabaldu eta elebiduna: gaztelania/italiera).
  • Abierto a todas horas, M., Afrodisio Aguado, 1964.
  • El poeta en la calle, Paris, Librairie du Globe, 1966.
  • Il mattatore, Roma, Eutro edit, 1966.
  • A la pintura. Poema del color y la línea (1945-1967) 3. argitalpen zabaldua, M., Aguilar, 1968 (Vicente Aleixandreren hitzaurrea).
  • Roma, peligro para caminantes, Mexiko, Joaquín Mortiz, 1968 (2. argitalpen zabaldua- Malaga- Litoral- 1974).
  • Los 8 nombres de Picasso y no digo más que lo que no digo, B., Kairós, 1970.
  • Canciones del Alto Valle del Aniene, Bs. As., Losada, 1972.
  • Disprezzo e meraviglia (Desprecio y maravilla), Erroma, Riuniti, 1972 (Elebiduna italiera-gaztelania. Argitaratu gabeko olerkiez osatutako antologia).
  • Maravillas con variaciones acrósticas en el jardín de Miró, B., Polígrafa, 1975.
  • Coplas de Juan Panadero (1949-1977), M., Mayoría, 1977.
  • Cuaderno de Rute (1925), Malaga, Litoral, 1977.
  • Los 5 destacagados, Sevilla, Calle del Aire, 1978.
  • Fustigada luz, B., Seix Barral, 1980.
  • Versos sueltos de cada día, B., Seix Barral, 1982.
  • Golfo de Sombras, M., Villamonte, 1986.
  • Los hijos del drago y otros poemas, Granada, Diputación, 1986.
  • Accidente. Poemas del Hospital, Málaga, Anticuaria El Guadalhorce liburutegia, 1987.
  • Cuatro canciones, Málaga, Anticuaria El Guadalhorce liburutegia, 1987.
  • Canciones para Altair, M., Hiperión, 1989.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rafael Alberti Aldatu lotura Wikidatan