Rafael Alkorta
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Rafael Alkorta Martínez | |
| Jaio | 1968ko irailaren 16a | |
| Bilbo, Bizkaia ( |
||
| Posizioa | Atzelaria | |
| Futbolari ibilbidea | ||
| Urteak | Taldea | Part. (golak) |
| 1978-1985 1985-1987 1987-1993 1993-1997 1997-2002 |
Athletic (harrobia) Bilbao Athletic Athletic Club Real Madrid Athletic Club |
40 (?) 172 (2) 107 (2) 91 (4) |
Rafael Alkorta Martínez, (Bilbo, 1968ko irailaren 16a - ) euskal futbolari ohia da. Bilboko Athletic Klubeko harrobitik ateratako atzelaria da, eta 1987an jokatu zuen lehenengo partida Espainiako futbol ligako lehen mailan. Atlheticen sei denboraldi eman ondoren, Real Madrid taldeak fitxatu zuen eta lau denboraldiz izan zen talde horretako jokalari. Atlheticera itzuli zen ondoren, bere karrera luzea talde horretan amaitzeko asmoz. Lortu dituen tituluei dagokienez, Real Madriden igaro zituen urteak izan ziren oparoenak, bi Liga txapelketa irabazi baizituen, 1995 eta 1997an.
Euskal Herriko futbol selekzioarekin ere jokatu du. Espainiako selekzioaren elastikoa, aldiz, 53 aldiz jantzi du.
Palmaresa [aldatu]
- Liga 2 (1994-95, 1996-97 )
- Espainiako Superkopa 1 (1994)
Kanpo loturak [aldatu]
| Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.