Rafael Castellano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rafael Castellano
Bizitza
JaiotzaMadril, 1943 (80/81 urte)
Herrialdea Gipuzkoa
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria
Lantokia(k)Deba
IMDB: nm0144707 Edit the value on Wikidata

Rafael Castellano de la Puente (Madril, 1943) euskal idazle eta kazetaria da. Gazte garaian Euskal Herria ezagutu zuen, eta 1970eko hamarkadan hona etorri zen bizitzera. Ordurako Madrilen agertzen zen La Codorniz aldizkari satirikoaren kolaboratzailea zen. Euskal Herrian euskara ikasi zuen, eta hedabide ugaritan kolaboratu. Literatura-alorrean nobela eta saiakera argitaratu ditu, komikiekin batera.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilgo Chamberí auzoan jaioa, ikasketak Lycée Françaisen egin zituen eta ondoren, 1961tik 1964ra, RESADen (Real Escuela Superior de Arte Dramático). Ordurako Euskal Herria ezagutzen zuen ezen uda askotan bere familiarekin Debara etorria baitzen. Zortzi urtez aktore moduan konpainia desberdinetan, bereziki Eslava konpainian, aritu zen. Urte horietan Arthur Miller, Bertolt Brecht eta Antonio Buero Vallejoren antzezlanetan lan egin zuen. La Codorniz aldizkarian 1961ean hasi zen, bere aitaren urratsak jarraituz (izen bereko idazlea izan zen). Aldizkari horretan "Rafael Castleman" izengoitiarekin 700 ipuin argitaratu zituen, guztiak "Tiemble después de haber reído" izenburupean. Ipuin horiek izenburu berarekin argitaratu zituen (1975ean). Ordurako literatura zen haren pasio nagusia. La Codornizen ere beste izengoiti batzuk erabili zituen: "Falete", "F. Finest", "Faletenko", etab. Urte horietan Deba (Gipuzkoa) aukeratu zuen bizileku moduan. "Mi vasquismos es conductual y subjetivo -idatzi zuen erabaki horretaz-. Y por lo tanto cosa privada". Kostaldeko herria udan ezagutu zuen eta bertan erabaki zuen gelditzea. Erabaki horrek arazoak ekarri zizkion eta, ondorioz, Madrilen euskal nazionalismoaren alorrean kokatu zaio. Hala ere, Rafa Castellanok ideologikoki bere burua "anarkista eta libertario" bezala definitu du, "artista sortzaile gehienak bezala". Une horretatik aurrera bere kolaborazioak ohikoak bihurtu ziren Euskal Herriko prentsan: La Voz de España, El Diario Vasco, Punto y Hora de Euskal Herria, Berriak... eta bereziki Egin, non urte askotan komentario ironikoak idatzi zituen; komentario horiek zutabe finko batean argitaratzen ziren, "Alajainkoa!" izenburupean. 1978an Hordago argitaletxean lehenengo nobela argitaratu zuen: La Viuda. Ordurako Euskal Herriari buruzko saiakera desberdinak argitaratuak zituen. Aldi berean, ekimen desberdinetan hartu zuen parte, besteak beste, Kurpil eta Euskadi Sioux aldizkarien sorreran. Bere beste lan garrantzitsua Gabai. Historia de nuestro pueblo bildumaren gidoilari bezala izan da; Lur argitaletxeak kaleratutako bilduma horretan Euskal Herriaren historia jaso zen komikien bidez. 1995an La cocina romántica. Una interpretación del XIX a través de la gastronomía liburu ezaguna argitaratu zuen. Madrileko prentsan ere ezaguna izan da bere sinadura, bereziki El País eta Interviú aldizkarian. Gaur egun Deba herrian jarraitzen du.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rafa Castellanoren estiloa ez da erraza. Itxuraz zuzena den estiloa zirrikituz eta tranpaz beteta dago: hitz jokoak, bigarren zentzuak, erreferentziak... Oso idazkera landua du Castellanok; nahiz eta gai arruntak azaldu bere estiloa beti aberatsa da erabat. Halaber, berritzailetzat ere har daiteke: bereziki bere nobelak ez daude era konbentzionalean idatzita, idazleak gauzak esateko modu berriekin esperimentatu nahiko lukeen bezala. Modu batez edo bestez, bestetik, irakurleari probokatu egin nahi dio, indiferentziatik atera. Umorea eta ironia landu du askotan.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema gidoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cosas. Anecdotario de Euskalherria. Donostia: Basandere, 1976.
  • Vascos heréticos (Ensayos y enredos de la Cabala vasca). Hemen, 1977.
  • Erotismo vasco. Donostia: Haramburu, 1977.
  • Sutondoan. Sombras y quimeras de Eusko Lur. Donostia: CAP, 1980.
  • Misterio de Vizcaya. Sigfrido Koch argazkilariarekin batera. Bilbo: IBC, 1981.
  • Guía de Madrid para vascos. Madril: Ediciones Libertarias-Prodhufi, 1987.
  • Los vascos también ríen. El gag en la tradición oral. Donostia: Orain, 1996.
  • Euskaldun heretikoak, magia eta sorginak. Gaiak, 2007.

Nobelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nobelak argitaratugabeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Anticristo Superstar.
  • La Comedia Inhumana.

Narrazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tiemble después de haber reído. Bartzelona: Marte, 1975.

Komikiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gidoilari:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]