Rafael Sánchez Mazas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rafael Sánchez Mazas
Rafael Sánchez Mazas
Datu pertsonalak
Izen osoa Rafael Sánchez Mazas
Jaio 1894ko otsailaren 18a
Coria (EspainiaEspainia)
Hil 1966ko urriaren 18a
Madril (EspainiaEspainia)

Rafael Sánchez Mazas (Coria, 1894ko otsailaren 18a - Madril, 1966ko urriaren 18a) espainiar idazle eta politikaria izan zen, Falange Españolaren sortzaileetako bat. ¡Arriba España! goiburu falangista asmatu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilen jaio zen 1894ko otsailaren 18an goi mailako familia batean, bere ama bilbotar familiakoa izanik. Txikitan Bilbon bizi zen. San Lorenzo de El Escorialgo María Cristina Goi Ikasketaren Erreal Ikastetxean lizentziatu zen.

1915. urtean Pequeñas memorias de Tarín argitaratu zuen. Hermes Bilboko aldizkarian, ABC, El Sol eta El Pueblo Vascon idatzi zuen. 1921ean Marokon El Pueblo Vasco korrespontsal bezala egon zen eta 1922an Erroman ABC-rako lan egiten.

Italian zazpi urteetan bizi zen eta Liliana Ferlosiorekin ezkondu zen.

1929an Espainiara itzuli zen eta José Antonio Primo de Riveraren aholkularia izan zen eta Falange-ren ideologo eta propagandista. 1933an El Fascio astekariaren sormenean kolaboratu zuen, zein jarraian debekatuta izan zen.

1933ko urriaren 29an Falange Española fundatu zen, Sanchez Mazas bere Zuzendarien Batzordean integratu zen. Espainiako Gerra Zibila lehertu arte aktiboki parte hartu zuen. 1934ko otsailean Oración para los muertos de la Falange, eta geroago Cara al Sol abestiaren letra konposizioan parte hartu zuen, Falange Españolaren himnoa ondorengo bi bertsoekin:

« Volveran banderas victoriosas/al paso alegre de la paz.  »

1936ko martxoan Sanchez Mazas atxilotua izan zen. Bere laugarren semea jaiotzagatik aldi baterako baimena eman zioten. Txileko enbaxadan babestu zen. 1937ko udazkenean ihes egitea saiatu zen baina 1937ko azaroaren 29 harrapatua izan zen Bartzelonan.

Uruguay itsasontzian preso egon zen 1939ko urtarrilaren 24ra arte noiz beste presoekin batera Santa María del Collell santutegira eraman zuten hiltzeko. Urtarrilaren 30ean talde fusilamendu batetik ihes egitea lortu zuen, Gironako Cornellà del Terriko masia batean babestu zen beste hiru gudari errepublikarekin, haiekin nazionalen zonaldera igarotzeko.

1939ko abuztuaren eta 1940ko abuztuaren artean Francoren gobernuaren kartera gabeko ministro izan zen (ofizialki kenduta edo ordezkatuta inoiz izan gabe). Ministroen kontseiluetara sarritan atzeratzen zuenez, Francok bere jesarlekua kentzeko agindu zuen. Azken saioan zutik egon behar izan zuen. Francok ez zela beharrezkoa berriro etortzea esan zion. 1940ko otsailean Real Academia Españolaren kidea hautatua izan zen eta 1951. urtean Pradoko Museoaren Patronatoaren Lehendakaria izendatua izan zen.

Egunkarietarako hamaika artikulua idatzi zituen. 1951n La vida nueva de Pedrito de Andía argitaratu zuen, 1952an Lances de boda eta 1956an Las Aguas de Arbeloa y otras cuestiones.

1966ko urriaren 18an hil zen Madrilen.

Hil eta gero 1971n Sonetos de un verano antiguo y otros poemas argitaratu zuten eta 1966an Rosa Krüger, Madrilgo Txileko enbaxadan egon zen bitartean idatzi zuen eleberria, baina inoiz argitaratu zena, literatura aldizkarietan agertu ziren artikulu batzuk izan ezik.

Fusilamentutik nola libratu zenak Soldados de Salamina (2001) liburua eta David Truebak zuzendutako izenburu bereko pelikula inspiratu zituen. Rafael Sánchez Ferlosio idazlearen, Chicho Sánchez Ferlosioren kantautorearen eta Miguel Sánchez-Mazas Ferlosio matematikariaren aita eta Máximo Pradera kazetariaren aititea izan zen.