Ragtime

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ragtime musika estiloak bere gailurra 1899 eta 1918 urteen bitartean izan zuen Ameriketako Estatu Batuetan. Egia esan, ragtimea izan zen EE.BB.-tako lehen egiazko musika mota, jazza ekarriko zuena geroago.

Gehienbat pianoarekin edo pianolarekin lotutako estiloa da. Mota honetan sartzen diren lanei rag deritze. Rag-ek ez zuten inprobisaketarako lekurik uzten, dena baitzegoen idatzita.

Ragtime konpositoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Scott Joplin

Dudarik gabe ragtime konpositore famatuena Scott Joplin izan zen. Joseph Lamb eta James Scott, Joplinekin batera, ragtime konpositore onenak bezala ezagutzen dira. Beste batzuen artean hauek ere baditugu: May Aufderheide, Eubie Blake, George Botsford, Zez Confrey, Ben Harney, Charles L. Johnson, Luckey Roberts, Paul Sarebresole, Wilber Sweatman, eta Tom Turpin. Ragtime konpositore berrien artean, ordea, William Bolcom, David Thomas Roberts, Frank French, Trebor Tichenor, Mark Birnbaum eta Reginald R. Robinson daude.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ragtime Aldatu lotura Wikidatan