Raimon Pannikar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Raimon Pannikar katalan teologoa izan zen (Bartzelona, 1918 - Tavertet, 2010). Teologia, filosofia, hermeneutika eta erlijioa ikasi zituen, Indian (Benaresko Unibertsitate Hinduan) eta Estatu Batuetan (Harvard, Santa Barbara). Ikuspegi globalizatzaile batetik, kristautasuna eta hinduismoa lotu nahi izan zituen, frogatzeko Jainkoa eta gizakia ezin daitezkeela bata zein bestea gabe ulertu eta Kristo edo Isvara hiru errealitateen elkargunea dela. Pentsamendu hori alor desberdinetan erabili zuen, hala nola unibertsalizatzearen teologian, kristau teologian, hirutasun-teologian, espiritualtasun konparatuan eta futurologian. Hala ere, vedak (idazki zaharrak, hinduek Jainkoaren agerkundetzat dauzkatenak) ingelesera itzultzeagatik da, batez ere, ezaguna. Idatzi dituen lanen artean, aipagarriak dira, besteak beste: El Cristo desconocido del hinduismo (1964, Hinduismoak ezagutzen ez duen Kristo); Cristianismo y religiones del mundo (1969, Kristautasuna eta munduko erlijioak); El diálogo intrarreligioso (1978, Erlijio arteko elkarrizketa); Mito, fe y hermeneútica (1978, Mitoa, fedea eta hermeneutika); La experiencia védica (1979, Veden esperientzia); eta De la alienación a la relación armoniosa (Alienaziotik harreman harmonikora).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]