Rainis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Rainis —jaiotza-izena: Jānis Pliekšāns— (Kurlandia, Errusiar Inperioa —gaur egun Letonia—, 1865 - Majori, Letonia, 1929) letonierazko olerkaria izan zen. Dienas Lapa egunkaria sortu zuen 1891. urtean, eta Errusiara erbesteratu zuten 1897an, agerkari hartan adierazten zituen ideia sozialista eta iraultzaileak zirela eta. 1903. urtean itzuli zen Letoniara, eta poesia-bilduma bat argitaratu zuen: Talas noskanas zila vakara (Arrats urdineko oihartzun urrunak). Suitzan bizi izan zen 1906-1920 urteetan, eta han idatzi zituen Gals un sakums (Hasiera eta amaiera), Urrezko zaldia eta Sua eta gaua poesia-bildumak. 1920. urtean itzuli zen burujabetasuna eskuratu berria zuen Letoniara, eta Hezkuntza ministro izendatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rainis Aldatu lotura Wikidatan