Ralph Ellison
Wikipedia(e)tik
Ralph Waldo Ellison (Oklahoma City, AEB, 1914 - New York, AEB, 1994) Estatu Batuetako idazlea izan zen.
Biografia [aldatu]
Bigarren Mundu Gerraren ondoren The invisible man (Gizon ikustezina, 1952) arrakasta handia izan zuen eleberria eman zuen argitara. Arraza beltzekoa izaki, gutxik bezala jakin zuen zuriek beltzekiko duten itsutasuna adierazten.
Unibertsitateko irakaslea zen, eta saio ugari idatzi du Estatu Batuetako kultura berriari buruz. Autobiografia saio bilduma bat argitaratu zuen 1964. urtean (Shadow and Art, Itzala eta Artea, 1964).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.