Ralph Steadman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ralph Steadman

Bizitza
JaiotzaWallasey (en) Itzuli1936ko maiatzaren 15a (87 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkarikaturagilea, ilustratzailea, idazlea, posta zigilu diseinatzailea, umorista grafikoa eta argazkilaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

ralphsteadman.com
IMDB: nm1358516 Musicbrainz: 97bc4879-8410-4a4d-8e9e-ffcc4e4e2fe8 Songkick: 2095192 Discogs: 239926 Edit the value on Wikidata

Ralph Steadman (Wallasey, Merseyside, 1936ko maiatzaren 15a) britainiar marrazkilari eta komikilaria da. 1952an, hegazkinak eraikitzen zituen Havilland enpresan hasi zen ikasle. Gero, publizitate-etxe batean lan egin zuen, eta prentsa-talde batean ondoren. 1958an erakutsi zuen bere lehenengo marrazkia, Punch aldizkarian. Horren ondotik, Private Eye aldizkariko lankidea izan zen. 1970eko hamarraldian, Estatu Batuetara joan zen, eta han bi marrazki-sail argitaratu zituen, Fear and Loathing in Las Vegas eta Steadman´s America, hain zuzen ere. 1974an, Australiara joan zen Radio Times Magazinek eskatuta, cricket partidak jarraitzera. Hala ere, liburuetako irudietan erakutsi zuen Steadmanek hobekien maisutasuna: Alizia mirarien munduan eta Ispiluan barrena esperimentazio-lanak izan ziren. Gertaera politikoekin zerikusia zuten pertsonaien karikaturak ere egin zituen. 1978an, foken ehiza salatu zuen, eta, horretarako, emakume bat marraztu zuen odolez zipriztindutako larruzko beroki batekin. Urte horretan bertan, argazki-muntaiak erabili zituen Plastic Surgery saila osatzeko. 1978an, Sigmund Freuden bizitza kontatu zuen, eta, 1983an, Ni, Leonardo da Vinci argitaratu zuen. 2011n, prosa eta poesia idazten hasi zen Kotori Magazine aldizkarian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]