Ramón María del Valle-Inclán

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ramón Valle-Inclánen estatua.

Ramón María del Valle-Inclán, jaiotzez Ramón José Simón Valle Peña, (Vilanova de Arousa, Pontevedra, Galizia, 1866ko urriaren 28a - Santiago de Compostela, Galizia, 1936ko urtarrilaren 5a) gaztelaniazko idazlea izan zen. Zuzenbideko ikasketak egin zituen Santiagon. Komunismoaren ingurukoa izan zen bere bizitzako azken urteetan. 98ko Belaunaldiaren literatura mugimenduko kidea izan zen, eta eleberria, antzerkia eta olerkia landu zituen batik bat. Esperpento estiloaren erreferentea da. Hainbat itzulpen ere egin zituen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galizian, mendialdean, hezi zen, eta, Mexikon izan ondoren, Madrila joan zen bizitzera. Madrilen, haren nortasun bitxia zela eta, oso ezagun egin zen. Frantses sinbolisten eraginpean idatzi zituen lehen obrak, lau kontakizun, prosa ederrekoak eta dotorezia dekadentekoak: Sonatas (1902-1905).

Valle-Inclánen geroagoko drama eta eleberri batzuek, berak esperpento deitu zituenak (hots, «zatarra, barregarria, xanfarina»), absurduaren bidetik eta satira gogorrak eginez, Espainiako bizimodu tragikoa, berak europar zibilizazioaren deformazio zakar gisa ikusten zuena, azaldu nahi izan zuten, heroi klasikoak sistematikoki desitxuratuz. Genero horretako antzerkien artean aipagarriak dira Luces de Bohemia (1920, Bohemiako argiak) eta Los cuernos de Don Friolera (1921, Don Frioleraren adarrak).

Ondoren, bederatzi eleberritako bilduma idazten hasi zen, El ruedo Ibérico izenburupean (1927-1928), Espainiako XIX. mendeko politika eta gizarte ustelkeriari buruzkoa; nolanahi ere, hiru baino ez zituen argitaratu, La corte de los milagros (Mirarien gortea), Viva mi dueño (Gora nire nagusia) eta Baza de espadas (Ezpata jokaldia), bukatugabe azkena. Aipagarria da Tirano Banderas eleberria (1926), Mexikoko diktadore baten erretratu bizi-bizia. Satira agertzeko erabili zuen hizkeraren sentsualitateagatik Espainiako idazle modernista nagusietako bat da Valle-Inclán.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narratiba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sonata de Otoño (1902).
  • Sonata de Estío (1903).
  • Sonata de Primavera (1904).
  • Sonata de Invierno (1905).
  • Tirano Banderas (1926).

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Claves líricas trilogia (1930):

  • Aromas de leyenda (1907).
  • La pipa de Kif (1919).
  • El pasajero (1920).

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El Marqués de Bradomín (1906).
  • El yermo de las almas (1908).
  • Comedias bárbaras eta Divinas palabras (1920).
  • Tablado de marionetas para educación de príncipes (1909, 1912, 1920).
  • Luces de bohemia (1920 eta 1924).
  • Martes de carnaval (1930).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramón María del Valle-Inclán Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]