Ramón Narváez

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ramón María Narváez y Campos (Loja, Granada, 1800ko abuztuaren 5 - Madril, 1868ko apirilaren 23), Valentziako duke, politikari eta militar espainiarra izan zen, Lojako Ezpatoi ezizenez ezaguna.

Lehen karlistadan, Gómez eta Majaceite buruzagi karlistak menderatu zuen (1836). Esparterorekin ez zuen harreman onik, ordea, eta liskar handiak izan zituen horregatik. Erbestera joan behar izan zuen (1838-1843), Sevillan matxinada iraultzaile baten buru izan zela eta. 1844an Espainiako Gobernu Kontseiluko buru izan zen, eta bere agintaldian Konstituzio berria egin zen. Urte batzuetan izan zituen gorabeherak (1846an eta 1847an) alde batera utzita, 1851. urteko urtarrila arte iraun zuen gobernuan. Hori zela eta, Valentziako dukea titulua eman zioten. 1856an eta 1866an berriro egin zuten gobernuko buru. Alderdi moderatuko buru izan zen, baina berak ezarri zuen politika absolutistak piztu zuen, neurri handi batean, erregearen aurkako iraultza (1868an), Elisabet II.a agintaritzatik egotzi zuena.


Biografia
Espainia
Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramón Narváez Aldatu lotura Wikidatan