Ramón Serrano Súñer
Wikipedia(e)tik
Ramón Serrano Súñer (Cartagena, Espainia, 1901 - 2003) espainiar politikaria izan zen.
Biografia[aldatu]
Zuzenbide-ikasketak egin zituen Zaragozan, Bolonian eta Erroman. 1933. urtean diputatu hautatu zuten CEDA koalizio eskuindarraren eskutik. Franco diktadorearen ezkonanaia zen, eta falangisten batasuna bultzatu zuen. Francoren lehen lau gobernuetako kidea izan zen, eta Alemaniaren eta Italiaren aldeko agertu zen Bigarren Mundu Gerran. 1942. urtean gobernutik baztertu zuten Begoñan karlisten eta falangisten artean izan ziren istiluak zirela eta. Saiakera-liburuak idatzi ditu.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.