Ramakrishna
Wikipedia(e)tik
Ramakrishna (Gadadhara Chattopadhyaya ere deitua) erlijio-gizon hindua izan zen (Hooghly, Bengala, 1836 - Kalkuta, 1886). Bere garaian eragin handia izan zuen «bedanta» filosofia sistemaren jarraitzailea eta sustatzailea izan zen. Indian eta atzerrian hedatu zituen Ramakrishnaren ideiak haren ikaslea izan zen Vivekananda filosofo indiarrak. Belurren (Kalkutatik hurbil) bere izeneko erlijio-ordena sortu zuen 1897. urtean, gero munduko herri guztietara hedatu zuena. Ramana Maharshi filosofoa izan zen Ramakrishnaren tradizio mistikoaren jarraitzailea.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.