Ramalho Ortigão

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jose Duarte Ramalho Ortigãoren erretratua.

Jose Duarte Ramalho Ortigão (Porto, Portugal, 1836ko urriaren 24a - Lisboa, Portugal, 1915eko irailaren 27a) portugaldar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eça de Queirós eleberrigilearen laguntzailea izan zen O misterio da estrada de Sintra (1870, "Sintrako errepideko misterioa") eleberrian. Eçarekin ere As farpas argitalpenari eman zion hasiera 1871. urtean, eta garai hartako Portugalgo kulturaren ikuspegi zabala eskaintzen zituzten hilabetekariak kaleratu zituzten.

Lan kritikoak (Teofilo Braga, 1879), bidaia liburuak ("Holandan", 1883; "John Bull eta haren uhartea", 1887) eta ipuinak (Contos cor de rosa, 1870; "Arrosa koloreko ipuinak") idatzi zituen bestalde.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramalho Ortigão Aldatu lotura Wikidatan