Ramiro De León Carpio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ramiro De León Carpio guatemalar politikaria izan zen (1942-2002). Unión del Centro Nacional alderdiaren sortzailetako bat (1983) izanik, alderdiko idazkari nagusi (1983-1986) eta Biltzar Konstituziogileko diputatu (1984-1986) aukeratu zuten. Zenbait alditan, Biltzarreko lehendakari izan zen, eta, aldi berean, Giza Eskubideen prokuradore (1983-1993). Jorge Serrano Elías presidente ohiak 1993ko maiatzean Biltzarra deuseztatu eta Guatemala normaltasun konstituzionalera itzuli zenean, De León Carpio aukeratu zuen Kongresuak Guatemalako Errepublikako lehendakari, agintaldi konstituzionala osatzeko (1993-1996). De Leónen gobernuak hainbat berrikuntza bultzatu zituen ustelkeria errotik atera eta adierazpen askatasuna bermatzeko. Bill Clinton Estatu Batuetako presidenteak eta Erdialdeko Amerikako presidenteek sinatu zuten Garapen Iraunkorraren Hitzarmenean ere parte hartu zuen 1994ko abenduan. 1996ko urtarrilean, agintaldia bukatu zenean, Alvaro Arzú lehendakariari eman zion aginpidea. 2002ko apirilaren 16an hil zen Miamin.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]