Ramiro I.a Aragoikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ramiro I.aren asmatutako irudia

Ramiro I.a Aragoikoa (1006 edo 1007 - Bartzelona, 1063/9ko maiatzaren 9a), Aragoiko lehendabiziko konde burujabe (1035-1063/9) eta Sobrarbe eta Ribagortzako kondea (1045-1063/9).[1] izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antso III.a Nagusia, Nafarroako erregea eta Antsa Aibarkoa bere maitalea gurasoak zituen. Hala ere ez zuten sasikotzat jotzen, agirietan bere anaiak bezala regulus titulua duelako.

Aita hiltzean Gartzia Naiarakoari utzi zion erreinu osoa[2]. Gartziaren meneko izatekotan Gontzalori, Sobrarbe-Ribagortzaren gobernua utzi zion eta Ramirori, Aragoikoa. Baina hala eta guztiz ere, testamentua ez zen orobat errespetatu. Gontzalo hil zenean Ramirok eskuratu zuen Sobrarbe-Ribagortza eta Fernandok Leongo errege titulua eskuratzean Gaztela-Leongo errege titulua jarri zion bere buruari. Ondoren, Ramiro eta Fernando anai nagusiari oldartu eta anaiarteko guda tamalgarriak hasi ziren.

Bere boterea finkatzeko Foix-Bigorreko kondearen alaba ezkondu zuen. Era berean, Ramon Berenguer Bartzelonakoa gelditzeko, Antsa alaba Ermengol III.a Urgellekoarekin eta Elisabet Bartzelonakoa Antso Ramirez bere oinordekoarekin ezkontzea adostu zuten. Elkarrekin Laguarres, Lascuarre, Faltzes, Luzás, Viacamp eta Benabarreko gazteluak konkistatu zituen.

Horrexegatik Zaragozako taifak Grausen gaztelua erasotzea erabaki zuen. Zaragozako Al-Muqtadir erregeak berak defendetu zuen, Antso II.a Gaztelakoak zuzendutako armada txiki baten, tartean Rodrigo Díaz de Vivar izeneko zaldun gaztea zuena[3], laguntzaz. Guduan erregea hil zen.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ramirok bitan ezkondu zen:

  • Ines Akitaniakoa ere ezkondu zuen baina ez zuten seme-alabarik izan.

Amuña izeneko maitalea ere bazuen, elkarrekin Antso Ramirez semea izan zuten, Ribagortzako kondea izan zena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramiro I.a Aragoikoa Aldatu lotura Wikidatan
  1. Genealogia
  2. Sesma Muñoz, José Ángel, «El establecimiento de la monarquía aragonesa», La Corona de Aragón, Zaragoza, CAI (Mariano de Pano y Ruata Bilduma, 18), 2000, 19-29. orr. ISBN 84-95306-80-8.
  3. Montaner Frutos, Alberto, El Cid en Aragón, Zaragoza, CAI-Edelvives, 1998. ISBN 84-88305-75-3.


Aurrekoa
Antso III.a Nagusia
Aragoiko kondea
1045-1063/9
Ondorengoa
Antso Ramirez