Ramon Mercader

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ramon Mercader
Datu pertsonalak
Izen osoa Jaume Ramon Mercader del Riu Hernández
Jaio 1914ko otsailaren 7a
Bartzelona (Espainia)
Hil 1978ko urriaren 19a
Habana (Kuba)

Jaume Ramon Mercader del Riu Hernández (Bartzelona, Espainia, 1914ko otsailaren 7a - Habana, Kuba, 1978ko urriaren 19a) PSUC alderdi politikoko militantea ezaguna egin zen Troski hil zuena izan zelako.

Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuen, bere amak Sobiet Batasuneko zerbitzu sekretuentzat lan egiteko kontratatu zuen arte. Troskistengana hurbildu zen Parisen, NKVD agentziak Trotski hiltzeko zeregina eman zion arte.

Frank Jacson ezizenarekin heldu zen Mexikora 1939. urtean; eta 1940.ko abuztuaren 20an erail zuen Trotski era bortitz batean, bere etxean bertan. Mendiko piolet bat erabili zuen errusiar politikoari bizitza kentzeko.

Mexikoko agintariek atxilotuta, hogei urteko kartzela zigorra ezarri zioten, erailketagatik. 1953. urtean bere benetako izaera ezagutu zen; 1960. urtean kartzelatik irten eta Sobiet Batasunera bizitzen joan zen lehendabizi, ondoren Txekoslovakiara, azkenean Kubara joateko, bere bizitza amaitu arte, 1978an. Bitartean, Sobiet batasunean, heroiaren domina eman zioten, egindako merezimenduengatik.