Ramón Rubial
| Ramón Rubial | |
|
|
|
|---|---|
| 1978 – 1979 | |
| Aurrekoa | Jesus Maria Leizaola (Eusko Jaurlaritza) |
| Ondorengoa | Carlos Garaikoetxea |
|
|
|
| Jaiotza | 1906eko urriaren 28a Erandio, Bizkaia |
| Heriotza | 1999ko maiatzaren 24a Bilbo, Bizkaia |
| Alderdi Politikoa | PSE |
| Lanbidea | Metalgintzako langilea |
Ramón Rubial Cavia (Erandio, Bizkaia, 1906ko urriaren 28- Bilbo, 1999) metalurgiaren langilea eta politikari sozialista garrantzitsua izan zen. 1978tik 1979ra Eusko Kontseilu Nagusiaren Presidentea izan zen (lehendakariaren baliokidea).
Eduki-taula |
Biografia [aldatu]
1920an UGT sindikatuan hasi zen militatzen eta 1922an PSOEn afiliatu zen. Espainiako Gerra Zibilean borrokatu zuen, errepublikaren alde, eta 1937an atxilotu eta 30 urteko kartzelaldia ezarri zioten. Hala ere, 1956ko abuztuaren 23an askatu zuten eta klandestinitatean lan egiteari ekin zion. Alderdi sozialistaren presidentea izan zen 1976tik 1999an hil arte. 1977an Bizkaiko senatari bihurtu zen eta 1978tik 1979ra Eusko Kontseilu Nagusiaren Presidentea (lehendakariaren baliokidea).
Gaur egun bere izena dauka Txurdinagan PSE-EEk daukan egoitza.
Toki izenak [aldatu]
Bilbon bizi izan tokitik gertu bere irudi bat jarri du udalak, eta Abandoibarrako kaleetako bati bere izena ipini zaio. Orohar Espainiako hainbat herriek Ramón Rubial gogoratzen dute ekintza ezberdinen bitartez:
Alcobendas: Enparantza eta zahar-etxea.
Azuaga: Kalea.
Badalona: Kalea.
Barakaldo: Herriko parke botanikoak Ramón Rubial izena darama.
Bilbo: Kalea Abandoibarra aldean eta eskultura multzo batean kokatzen den estatua bat.
Castell de Castells: Kalea.
Cuevas del Becerro: Kalea.
Erandio: Kalea.
Fuenlabrada: Zahar-etxea.
Galdakao: Kalea.
Gasteiz: Kalea.
Getafe: Kalea.
Lleida: Kalea.
Móstoles: Zahar-etxea.
Rivas Vaciamadrid: Kalea.
Santurtzi: Parkea.
Trapagaran: Etxebizitza eraikinen taldea.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- Ramon Rubial Fundazioa
- (Euskaraz) Ramon Rubial eta beste lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren gunean

| Lehen Eusko Kontseilu Nagusia | ||
|---|---|---|
|
Ramón Rubial (Lehendakaritza) |
||