Ramses VIII.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Usermaatra-Akhenamon Ramses-Setherkhepshef-Meriamon edo Ramses VIII.a, Egiptoko XX. dinastiako zazpigarren faraoia izan zen. Bere erregealdia, K. a. 1129tik K. a. 1126 arte hedatu zen.

Ramesidar garaiko ostrakona

Erregealdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziuraski, Ramses III.aren semea. Bere erregealdiak urte bete baino gutxiago iraun zuen, ziuraski, hiru hilabete eta 19 egun soilik, dinastia honetako faraoirik ezezagunena delarik. Bere erregealdiko data bakarra baino ez da ezagutzen, 1. urteko Peret hilabeteko 2. eguna, Kieneburen hilobian grabatua, Tebasen.

Bere garaiko testigutzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere erregealdiari buruzko erreferentziak, honako toki hauetan daude:

  • Erregearen aipamen bat Horiren estelan, Abidosen, 2081 Berlingo estela.
  • Kieneburen hilobian idazkun bat, Tebasen.
  • Erregearen izena, Ramses III.aren tenpluan idatzi zen, Medinet Habun.

Bere hilobia, XX. dinastiako faraoi guztienetatik, oraindik identifikatu ez den bakarra da. Bere momia ez da aurkitua izan. Adituren batzuk, Ramses IX.aren seme zen Mentuherkhepeshef printzearen hilobia, KV19a, Ramses VIII.arentzat eraikitzen hasi zela iradoki dute, baina ezegoki bihurtu zen errege bihurtu zenean.


Aurrekoa
Ramses VII.a
Egiptoko faraoia
K. a. 1129-K. a. 1126 XX. dinastia
Ondorengoa
Ramses IX.a
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramses VIII.a Aldatu lotura Wikidatan