Ran (filma)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ran
Datuak
Jatorrizko izenburua
Izenburua euskaraz Matxinada
Urtea 1985
Estreinaldia 1985eko maiatzaren 31a
Generoa Drama, gerra, historia
Herrialdea  Japonia
 Frantzia
Iraupena 160 min.
Aurrekontua 12 milioi $
Banatzailea Toho
Orion Classics (AEB)
Zuzendaria
Akira Kurosawa
Ekoizleak
Katsumi Furukawa
Serge Silberman
Masato Hara
Hisao Kurosawa
Gidoilariak
Akira Kurosawa
Hideo Oguni
Masato Ide
Aktoreak
Tatsuya Nakadai
Akira Terao
Jinpachi Nezu
Daisuke Ryu
Mieko Harada
Yoshiko Miyazaki
Peter
Musikagileak
Toru Takemitsu
Argazkilariak
Asakazu Nakai
Takao Saitō
Masaharu Ueda
Jatorrizko hizkuntza
japoniera

Ran (japonieraz 乱, esanahi anitzeko hitza: batetik "matxinada", "altxamendua" edota "errebolta", bestetik "istilua", "asaldura", "nahasmena" edo "kaosa") 1985eko Akira Kurosawa japoniar zinema zuzendariaren filma bat da. Hain zuzen ere, 1985eko maiatzaren 31an Tokioko Zinemaldian estreinatu zen.

Filma Mōri Motonari japoniar daimyō-aren kondairan oinarritzen da, William Shakespeare ingeles antzerkidile ospetsuaren Lear Erregea tragediaren egokitzapena ere badelarik.

Filma honek Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria irabazi zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Filmak antzina oso boteretsua zen Ichimonji klanaren gainbehera kontatzen du, familiako buruzagia den Hidetorak erresumaren kontrola bere hiru semeen artean banatzen duenean: Tarō, Jirō eta Saburō. Tarō, anai nagusiari, Lehenbiziko Gaztelu prestijiotsua ematen zaio eta Ichimonji klaneko buruzagia bilakatzen da, aldi berean Jirō eta a Saburōri Bigarren eta Hirugarren Gazteluak ematen zaizkielarik. Jirō eta Saburok Tarōri babesa ematera beharturik daude, eta Hidetorak bere agindua semeei gezi multzo baten bidez adierazten die. Gertakari hau Mōri Motonariren pasarte batean agertzen da: seme bakoitzari gezi bana eman eta hautsi ditzaten agintzen die. Geziak hautsi ondoren, aitak seme bakoitzari hiruna gezi eman eta berriz ere hautsi ditzaten agintzen die. Hiru semeetako bakar batek ere ezin ditzazke geziak hautsi, orduan Motonarik zera aipatzen die, gezi bana erraz hautsi daitekela, baina ez elkarrekin bat eginik badaude. Halere, Ran filman Saburōk bere belaunaren laguntzaz hiru geziak hautsi eta aitak azaldutakoa ipuin inozo bat besterik ez dela esaten du. Hidetora klaneko buruzagi nagusia izaten jarraitu eta Jaun Gorenaren titulua mantenduko du. Saburōk aitaren logika kritikatuko du, Hidetorak bere boterea traizioaren biez lortu zuela eta halere bere semeak berarekiko fidel eta zintzoak izatea espero duela aipatuko diolarik. Hidetorak bere semearen aipamena berarekiko mehatxutzat jo eta hura ateratzen denean, Tango morroia Saburōren alde jarriko da, biak ere erbesteratuak direlarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]