Rancho Notorious
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | ''Rancho Notorious'' | |
| Urtea | 1952 | |
| Estreinaldia | 1952ko martxoaren 1a | |
| Generoa | Western | |
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 89 minutu | |
| Banatzailea | Fidelity Pictures RKO Radio Pictures |
|
| Zuzendaria | ||
| Fritz Lang | ||
| Ekoizleak | ||
| Howard Welsch | ||
| Gidoilariak | ||
| Silvia Richards idazlearen Gunsight Whitman kontakizunean oinarritua Egokitzapena: Daniel Taradash |
||
| Aktoreak | ||
| Marlene Dietrich Arthur Kennedy Mel Ferrer |
||
| Musikagileak | ||
| Emil Newman Abestiak: Ken Darby |
||
| Argazkilariak | ||
| Hal Mohr | ||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| ingeleraz | ||
| Datu gehigarriak | ||
| Technicolor | ||
Rancho Notorious 1952an Fritz Langek zuzendutako westerna da, Marlene Dietrich, Arthur Kennedy eta Mel Ferrer aktoreek antzeztua. Fimari egokitutako aurreneko izenburua The Legend of Chuck-a-Luck izan zen, baina RKO Pictures konpainiako buru Howard Hughesek gustuko ez eta bazterrean laga zuten. Langen hirugarren eta azken westerna da, estudioetan filmatua oso-osoan. Gorrotoa eta mendeku nahia ditu gaitzat. Ken Darbyk konposotatuko kantak (The Legend of Chuck-a-Luck), William Leek abestutakoak, eta filmean zehar zatika kantatua denak, gertaeren haria antolatzen du.
Argumentua [aldatu]
| Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Vern Haskell herrialdeko hego-mendebaldean dabil, harekin ezkondu behar zuen neskatoa bortxatu etahil zuen gaizkilearen bila. Kartzelan Frenchy Fairmont ezagutzen du eta bertatik irtendakoan Chuck-a-Luck etxaldera joango dira elkarrekin, iheslari askoren babesleku. Hango jabea Altar Keane andrea da, eta Vern emakumea limurtzen saiatuko da arrantxoan geratu ahal izateko eta horrela bila dabilen hiltzailea harrapatzeko.
Aktoreak [aldatu]
| Aktorea | Pertsonaia |
|---|---|
| Marlene Dietrich | Altar Keane |
| Arthur Kennedy | Vern Haskell |
| Mel Ferrer | Frenchy Fairmont |
- Gloria Henry ... Beth Forbes
- Jack Elam ... Mort Geary
- William Frawley ... Baldy Gunder
- Lisa Ferraday ... Maxine
- John Raven ... Chuck-a-luck dealer
- George Reeves ... Wilson
- Frank Ferguson ... Preacher
- Francis McDonald ... Harbin
- Lloyd Gough ... Kinch
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Filma IMDB atarian
- Rancho Notorious filmaren trailerra You Tube atarian