Rancho Notorious

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:41, 22 urtarrila 2016


Rancho Notorious 1952an Fritz Langek zuzendutako westerna da, Marlene Dietrich, Arthur Kennedy eta Mel Ferrer aktoreek antzeztua. Fimari egokitutako aurreneko izenburua The Legend of Chuck-a-Luck izan zen, baina RKO Pictures konpainiako buru Howard Hughesek gustuko ez eta bazterrean laga zuten. Langen hirugarren eta azken westerna da, estudioetan filmatua oso-osoan. Gorrotoa eta mendeku nahia ditu gaitzat. Ken Darbyk konposotatuko kantak (The Legend of Chuck-a-Luck), William Leek abestutakoak, eta filmean zehar zatika kantatua denak, gertaeren haria antolatzen du.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Vern Haskell herrialdeko hego-mendebaldean dabil, harekin ezkondu behar zuen neskatoa bortxatu etahil zuen gaizkilearen bila. Kartzelan Frenchy Fairmont ezagutzen du eta bertatik irtendakoan Chuck-a-Luck etxaldera joango dira elkarrekin, iheslari askoren babesleku. Hango jabea Altar Keane andrea da, eta Vern emakumea limurtzen saiatuko da arrantxoan geratu ahal izateko eta horrela bila dabilen hiltzailea harrapatzeko.

Aktoreak

Aktorea Pertsonaia
Marlene Dietrich
Altar Keane
Arthur Kennedy Vern Haskell
Mel Ferrer
Frenchy Fairmont

Kanpo loturak