Randers FC
| Ezizena(k) | Hestene (zaldiak) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sorrera | 2003 (batasuna) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Futbol zelaia | Essex Park Randers (Edukiera: 12.000) |
||||||||||||||||||||||||||||||||
| Presidentea | Svend Lynge Jørgensen | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Entrenatzailea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| Liga | Daniar 1.maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| 2010-11 | Superliga daniarra, 11. (jeitsi) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||
Randers FC (Randers Football Club) 2003. urtean sorturiko kluba da. Hiriko hainbat kluben batasuna izan zen; Dronningborg Boldklub (1928.an sortua), Hornbæk Sportsforening (1945), Kristrup Boldklub (1908), Randers Freja (1898), Randers KFUM (1920) eta Vorup Frederiksberg Boldklub (1915). Klubik loriatsuena Randers Freja zen, hiru kopa irabaziak baitzituen dagoeneko, eta bere lizentzia hartu zuen Randers FC-k Daniar superligan jokatu ahal izateko.
2006. urtean Danimarkako 1. mailako (bigarren kategoria) taldea izanik Danimarkako Kopa irabazi zuen, hau gertatzen den aldi bakarra izanik.
Hiru aldiz jokatu du Europako txapelketetan, lehenengoz UEFA Europa Leaguen 2006ko kopa irabazi izanagatik. Beste bi aldietan (2009 eta 2010) joko garbiagatik gonbidatu zuten. 2010-11 denboraldian maila galdu zuen eta aurten lehen mailan ari da.
Palmaresa[aldatu]
Danimarkako Kopa (4): 1967, 1968, 1973 eta 2006