Rantanplan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Rantanplan Lucky Lukeren komikietan agertzen den ohiko pertsonaietako bat da. Munduko zakurrik inozoena bezala deskribatuta dago. Bere eginbeharra, komiki guztietan, Dalton Anaiak preso egoten den espetxeko zakur zaintzailea izatea da, baina anaia hauek, Lucky Lukeren etsairik ohikoenak direnek, beti lortzen dute espetxetik ihes egitea. Rantanplanek, abentura guztietan, beti joaten da Lucky Lukeren atzetik.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenaren jatorria, Rin Tin Tin zakurrean dago. Zakur honen izenaren frantsesezko aldaketa bat da Rantanplan.

Lehen agerpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lucky Lukeren komikietan egin zuen lehen agerpena, 1960ko otsailaren 4an izan zen, "Daltondarren arrastoaren atzetik" izeneko abenturan.

Telesailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1987. urtean, Rantanplani buruzko telesail bat egiten hasi zen. Morrisek, telesail honentzako, Jean Léturgie, Bob de Groot eta Vittorio Leonardorekin lanean hasi zen. Hiru hauek gidoilariak ziren.

Jolly Jumperrekin duen harremana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jolly Jumperrek, Rantanplan "naturaren akats" bat izan dela dio behin eta berriz.

Izena beste toki batzuetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingeleserako itzulpenean, Rin Tin Can edo Bushwack. Eskandinavia aldeko hizkuntzetan, Ratata bezala ezagutzen da, suedieraz eta danimarkeraz, Rat tat tat eta norvegieraz, "ipurdi" eufemismoarekin ezagutzen den bitartean.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]