Ranvierren nodoak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Neuronaren atalak:
1 Dendrita
2 Axoia
3 Ranvier nodoak
4 Axoi bukaera
5 Schwan zelula (Mielina zorroa)
6 Soma (Zelula gorputza)
7 Nukleoa

Ranvierren nodoak neuronaren axoian mielinarik ez duten zatiak dira. Mielina "leken" artean daude. Bere neurria, mikrometro batekoa da, hau da, metro baten milioigarren zatia. Axoiaren mintza, zelulaz kanpoko likidoaren eraginpean jartzen du. Louis Antoine Ranvier patologo eta anatomista frantziarrak aurkitu zituen

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerbio-bulkada azkarrago joan dadin balio dute, modu jauzkarian eta akatserako aukera txikiagoarekin. Schwannen zelulek ematen duten intsulazioak posible egiten du ekintza potentzialak nodo batetik hurrengora jauzi egitea. Mielina geruzarik ez balego, gutxinaka gehitzen joan beharko luke axoiaren luzera osoan. Nodo hauek, sodio eta potasiozko kanalez horniturik daude, neuronen beste zatietan gertatzen ez den bezala. Kanal horiek ahalbidetzen dute jauzi hori.

Gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guillain-Barré Sindromea gaixotasun autoimmunea da, bere jatorria, gorputzeko babes sistemak nerbio ehunaren aurka eramandako erasoetan izan dezakeena, Ranvierren nodoak barne.