Raoul Walsh
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Raoul Walsh | |
| Jaio | 1887ko martxoaren 11 | |
| New York City, New York ( |
||
| Hil | 1980ko abenduaren 31 | |
| Simi Valley, Kalifornia, [Kalifornia]] ( |
||
| Lan nabarmenenak | The Thief of Bagdad • The Roaring Twenties • High Sierra • They Died with Their Boots On • The World in His Arms • | |
| IMDB | IMDBko fitxa | |
Raoul Walsh (1887ko martxoaren 11; 1980ko abenduaren 31) Ameriketako Estatu Batuetako zinema-zuzendari eta aktorea izan zen. Kontaketaren eta irudiaren sen handia zuen, eta Hollywoodeko urrezko aroko zinemagile handienetako bat izan zen, John Fordekin eta Howard Hawksekin batera.
Eduki-taula |
Bizitza [aldatu]
Hasieran aktore eta zuzendari laguntzaile izen zen; gero, David W. Griffith ezagutu zuen, eta haren ikasle eta laguntzaile izan zen. Zuzendari gisa jardun zuen zinema mutuko izar nagusiekin; garai hartakoak dira Thief of Bagdad (1924), East of Suez (1925), Saddie Thompson (1928) filmak. 1929an begi bat galdu zuen In the Old Arizona filmatzen ari zela. 120 bat film egin zituen bere karrera osoan, baina 1940tik aurrera izan zuen garairik oparoena. Ia genero guztiak landu zituen, musikala izan ezik: westerna, The Big Trail (1931), They Died whith Their Botts On (1942, Botak jantzita hil ziren), Pursued (1947), Distant Drums (1951, Urruneko danborrak); gerrako filmak, Objective Burma (1945); polizia-filmak, They Drive by Night (1940), High Sierra (1941), White Heat (1949); abenturazko filmak, Blackbeard the Pirate (1952), The world in His Arms (1952); komediak, The Strawberry Blonde (1941); melodramak, Band of Angels. 1974an, Each Man in His Time biografia argitaratu zuen.
Filmografia hautatua [aldatu]
Kanpo-loturak [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.