Raquel Alzate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Raquel Alzate
Bizitza
JaiotzaBarakaldo, 1972 (51/52 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea eta komikigilea
Jasotako sariak

Raquel Alzate (Barakaldo, 1972-) ilustratzaile, marrazkigile eta komikigile bizkaitarra da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995ean Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Haurrentzako ilustrazioaren eta testuliburuen arloan hasi zuen bere ibilbide profesionala, eta, ondoren, dekorazio-enpresentzako formatu txiki eta handiko figuren eskulturari eta modelatzeari ekin zion denboraldi batez. Lan hori publizitate-ilustrazioarekin uztartzen du.

Noizean behin, Espainiako komiki-aldizkarietan kolaboratzen du (Tos, Dos Veces breve, BD Banda, humo, etab.), eta hainbat komiki kolektibotan ere parte hartu du, hala nola "... de ellas" (Ponent-en edizioak), "El secreto de la Alhóndiga" (La Alhóndiga Bilbaok argitaratua), "Historias del Olvido" (Dolmen argitaletxea) eta "Cortocuentos 2" (Astiberri argitaletxea).[1]

Gai mitologikoei buruzko bere ilustrazio errealistekin nabarmendu zen eta Dargaud argitaletxe frantsesaren arreta piztu zuen horrekin, ondoren Erdi Aroko elezahar bretoiarrean oinarritutako hiru liburukiko epopeia kontatzen duen lan batekin hasi zen.[2]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren lehenengo liburua "Cruz del Sur" (Astiberri, 2004), Alzateren ilustrazio eta Luis Durán gipuzkoarraren testuekin argitaratutakoa. Hurrengo urtean egile berriaren saria eman zioten Bartzelonako Komiki Azokan.

Bestela, argitaletxe berarekin "Mitologika" sorta ere argitara eman du: "Euskal Herriko izaki magikoak gaur egun" eta "Sorginen mundua", gazteleraz eta euskaraz argitaratutakoak.

Halaber, eskulturagintzan lan egin izan du. Ilustrazioa eta komikigintzari dagokionez, jarraian haren lan argitaratu nagusiak:

  • Mitologika : Euskal Herriko izaki magikoak gaur egungo ikuspuntutik / editorea, Fernando Tarancón ; textua, Aritza Bergara ; itzulpena, Hori-Hori ; irudiak, Raquel Alzate, Ricardo del Río, Ricardo Díaz. - Bilbo : Astiberri, 2001. ISBN 84-95825-01-5
  • Cruz del sur / [gidoia], Luis Durán ; [marrazkia], Raquel Alzate. - Bilbao : Astiberri, 2004.- ISBN 84-9582-586-4
  • ...De ellas / Ana Juan, Asunción Bazola, María Alcobre, Victoria Martos, Laura Pérez, Gabriella Giandelli, Marta Guerrero, Ma Antonia Santolaya, Cintia Bolio, Raquel Alzate, Ma Delia Lozupone, Nicole Schulman, Ma Isabel Carvalho . - Alicante : Edicions de Ponent, 2006. ISBN 84-89929-84-X
  • Alhóndiga Bilbaoren sekretua / Alfonso Font, Daniel Torres, David Rubín, Laura Pérez Vernetti, Miguel Ángel Martín, Paco Roca, Raquel Alzate, Santiago Valenzuela eta Javier de Isusi ; koordinazioa, AlhóndigaBilbao eta Antonio Altarriba ; euskaratzea, Joxe Rojas. [Bilbao] : AlhóndigaBilbao, 2010
  • La folie Gradlon (La ville d'Ys. N.1). Paris ; Barcelone ; Bruxelles [etc.] : Dargaud, 2013.-ISBN 978-2-205-05879-6
  • Morgane la Rouge (La ville d'Ys. N.2). Paris ; Barcelone ; Bruxelles [etc.] : Dargaud, 2013.-ISBN 978-2-205-06630-2
  • Navegante en tierra / [marrazkia], Raquel Alzate ; [gidoia], Raquel Alzate, David Abia, Iván Ferreiro [eta beste lau]. - Bilbao : Astiberri, 2018.- ISBN 978-84-16880-83-6

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Robles Quevedo, Ramuntcho. (2013). «Raquel Alzate Liñero: Ilustrazioak» www.euskonews.eus (654 zk.) (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).
  2. (Gaztelaniaz) JIMÉNEZ, Jesús. (2013). «Raquel Alzate triunfa en Francia con el cómic 'La ciudad de Ys'» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2020-08-12).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]