Rashomon
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | 羅生門 | |
| Urtea | 1950 | |
| Estreinaldia | 1950eko abuztuaren 25a | |
| Generoa | Drama / Zientzia fikzioa | |
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 88 min. | |
| Aurrekontua | 250.000 $ | |
| Banatzailea | Japonia: Daiei Film Co., Ltd. AEB: RKO Radio Pictures |
|
| Zuzendaria | ||
| Akira Kurosawa | ||
| Ekoizleak | ||
| Minoru Jingo | ||
| Gidoilariak | ||
| Akira Kurosawa, Shinobu Hashimoto |
||
| Aktoreak | ||
| Toshirō Mifune, Masayuki Mori, Machiko Kyō, Takashi Shimura, Minoru Chiaki |
||
| Musikagileak | ||
| Fumio Hayasaka | ||
| Argazkilariak | ||
| Kazuo Miyagawa | ||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| japoniera | ||
Rashomon (羅生門 Rashōmon) 1950eko Akira Kurosawaren filma da, aktore nagusiak Toshirō Mifune, Masayuki Mori , Machiko Kyō eta Takashi Shimura. Filma Ryūnosuke Akutagawaren bi istorio laburretan oinarritzen da. Rashomonek japonierak gazteluko atea esanahia du, istorioa suntsitutako gaztelu batean hasi eta bukatzen denez horrela du izena filmak.
Film honi esker hasi zen Akira Kurosawaren ospea mundu osoan zabaltzen, Veneziako zinemaldian Urrezko Lehoi bat irabazi zuen eta Oskar bat ere bai.
Laburpena [aldatu]
Lapur batek (Toshirō Mifunek) samurai bat eta bere emaztea erasotu ditu, emaztea bortxatu eta senarra hil egin du. Istorio beltz honen helburua ez da hiltzailea zein den argitzea, hilketa nola gertatu den jakitea baizik. Hiltzailearen epaiketan samuraiaren emazteak, samuraiak (hilda egon arren medium baten bidez hitz egiten du)eta hiltzaileak istorio ezberdinak kontatzen dituzte, bakoitzak bere ohorea babesteko gertatua aldatzen du. Epaiketaz kanpo, gaztelu suntsitu baten ate azpian, guztia ikusi duen aizkolariak ikuspuntu objektiboagoa eskaintzen digu eta guztien ohorea zalantzan jartzen du.
Berezitasunak [aldatu]
Filmaren garrantzia istorio bera ikuspuntu ezberdinetatik kontatu zuen lehen filma izatean datza.
Soinu bandaren abesti nagusia Maurice Ravelen Boleroa da.
Baso barruan egindako eszenetan argi gehiago lortzeko ispiluak erabili zituzten, zuhaitz artetik sartzen ziren izpiak bideratzeko.