Rathlin uhartea
Wikipedia(e)tik
| Rathlin uhartea Rathlin Island/Reachlainn |
|
|---|---|
Rathlin uharteko itsaslabarrak. |
|
| Geografia | |
| Kokalekua | Antrimeko konderria Irlanda |
| Administrazioa | |
| Ipar Irlanda |
|
| Demografia | |
| Biztanleria | 75 biz. (2001) |
| Talde etnikoak | Irlandarrak. |
| Hizkuntzak | Ingelesa. Garai batean irlandera eta Eskoziako gaeleraren artean sailkatzen zen hizkuntza goidelikoa mintzatzen zen. Gaur egun desagertua dago. |
| Webgunea: http://www.rathlincommunity.org/ | |
Rathlin uhartea (ingelesez Rathlin Island, irlanderaz Reachlainn) Irlandako ipar-ekialdean kokatzen den uharte bat da. Hain zuzen ere, Ipar Irlandako Antrim konderriaren iparraldeko kostaldetik 10 kilometrotara eta Eskoziako Mull of Kintyre lurmuturretik 25 kilometrotara kokatzen da. Iparraldeko Kanalan leku estrategikoan dago.
Uharte honetara iristeko modurik egokiena, Antrimeko kostaldean dagoen Ballycastle udalerriko portutik ateratzen diren itsasontzi batean joatea da.
Ezaugarriak [aldatu]
L hizkiaren itxura du. Luzez 6,4 kilometro eta zabaleraz 4 kilometro ditu.
Kanpo loturak [aldatu]
- Rahtlin uharteko komunitatearen webgunea (Ingelesez)