Ravenako kosmografia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ravenako kosmografian oinarrituriko mapa

Ravenako kosmografia (Ravennatis Anonymi Cosmographia), edo Ravenate[1], VII mendean kosmografo kristau anonimo batek egindako testuen bilduma da. Bertan antzinako erromatarren bideak deskribatzen dira.

Ez dakigu ezer autorearen identitateari buruz, non ez den Ravennan jaio eta kristaua[2], horrexegatik idazlanaren izena.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai hartan ezagutzen zen munduaren kosmografia guztia biltzea helburu zuen lana da. Horretarako III eta IV mendeetako testu ugari erabili ziren bilduma osatzeko. Erromatarren galtzadei jarraiki 5.300 toki izenetik gora aipatzen dira, bai eta 300 ibai inguru ere. Dena dela distantziak ez ditu aipatzen bosgarren liburuan ezik.

Hasieran bilduma bakarra zena ondoren bost liburukitan banatu zen:

  • Lehenengo liburua: Kontzeptu geografikoak eta Lurraren deskribapena. Lurra laua da eta ozeano batek inguratzen du.
  • Bigarren liburua: Asia
  • Hirurren liburua: Afrika
  • Laugarren liburua: Europa
  • Bosgarren liburua: Mediterraneoa, bere itsaso eta uharte guztiekin.

Europan, Baskoniaren eta bertako hirien deskribapena egiten du. Vacetae Insulae aipatzen ditu, eta Oléron Uharteak, non "Vacetae" baskoiak diren. Era berean, Loira ibai arteko lurraldeari Baskonia deitzen dio. Bertan, bereizketa egiten du Garonaz bi aldeen artean: Garonaz iparraldeari Guasconia deitzen dio, eta, Garonaz hegoaldekoari Pirinioetaraino, Spanoguasconia.

Caesaraugusta (Zaragoza) eta Pompaelo lotzen zituen eta ondoren Oiassoraino jarraitzen zuen bidea aipatzen du. Berez, Estrabonek aipatu zuen galtzada bera zen[2].

Eskuizkribuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru eskuizkribu kontserbatzen dira:

  • Codex Vaticanus Urbinas 961, XIII mendekoa
  • Codex Parisinus, bibliothecae imp. 4794, XIV mendekoa
  • Codex Basiliensis F.V. 6, XIV-XV mendeetakoa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sayas Abengochea, Juan José; Pérex Agorreta, María Jesús. (1987). «La red viaria de época romana en Navarra» Príncipe de Viana. Anejo (7): 581–609. ISSN 1137-7054. (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).
  2. a b Gran Enciclopedia de Navarra | RÁVENA, ANÓNIMO DE. (Noiz kontsultatua: 2023-07-13).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]