Ravi Shankar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ravi Shankar

Ravi Shankar (bengaleraz: রবি শংকর, ˈrɔbi ˈʃɔŋkɔr ahoskatua; Benares, 1920ko apirilaren 7a - San Diego, Kalifornia, 2012ko abenduaren 11a) indiar musikagilea eta zitara-jotzailea izan zen. Indiako Nazio Orkestra sortu zuen. Ustad Allauddin Khanekin ikasi zuen zitara jotzen. 1948-1956. urteetan All-India Irratiko musika-zuzendari izan ondoren, kontzertuak eman zituen Estatu Batuetan eta Europan. 1962an, Kinnara musika-eskola sortu zuen Mumbain eta, gero, 1967an Los Angelesen. Shankarri esker ezagutu zen mendebalean indiar musika. Musikari klasikoekin jo izan du eta, horrez gainera, eragin handia izan du pop musikan.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ravi Shankar Aldatu lotura Wikidatan