Rayleighen sakabanaketa
Wikipedia(e)tik
Rayleighen sakabanaketa edo Rayleighen difusioa (Lord Rayleigh fisikariaren omenez izendatua) argiaren edo beste erradiazio elektromagnetikoren sakabanaketa elastikoari deritzo, argia baino uhin-luzera laburragoa duten partikulek eragindakoa. Partikula hauek atomo zein molekula askeak izan daitezke. Argiak solido edota likido gardenetatik zehar bidaiatzen duenean gerta daiteke, baina batez ere, argiak gasetatik zehar bidaiatzen duenean ikus daiteke.
Lurreko atmosferan gertatzen den eguzki-argiaren Rayleighen sakabanaketa zeruaren urdin kolorea eta eguzkiaren kolore horixkaren eragilea da.