Raymond Barre
Wikipedia(e)tik
Raymond Barre frantses politikari eta ekonomialari eskuindarra izan zen (Saint-Denis-de-la-Réunion, 1924 - Paris, 2007). Lehen ministro izan zen, Jacques Chiracen gobernuak dimisioa aurkeztu ondoan (1976). 1981ean utzi behar izan zuen kargua, Giscard d´Estaing hautagaiaren porrotaren ondoren. 1988ko lehendakaritzako hauteskundeetako lehen bozketan, botoen % 16,55 lortu zuen. 1995ean, Lyongo alkate hautatu zuten, eta kargu horretan jarraitu zuen 2001era arte.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
