Rea (satelitea)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rea (satelitea)
PIA07763 Rhea full globe5.jpg
Aurkikuntza
Aurkitzailea Cassini
Data 1672ko abenduaren 23an
Ezaugarri orbitalak
Batazb. erradioa 527.108 km
Eszentrikotasuna 0,001258
Orbita periodoa 4,518212 egun
Inklinazioa 0,345° Saturnoren

ekuatorearekiko

Planeta Saturno
Ezaugarri fisikoak
Diametroa 1.529,0±4,0 km
Masa 2,306518±0,000353 ×1021 kg
Dentsitatea 1,233±0,010 ×103 kg/m³
Grabitatea azalean 0,264 m/s2
Errotazio periodoa 4,518 egun (sinkronoa)
Albedoa 0,6
Tenperatura ~55-99 K

Rea, edo Saturno V, Saturno planetaren satelite naturaletariko bat da, Titanen ondoren handiena.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Reak dentsitate txikia du (1,233 kg⋅m-³). Horrenbestez, konposizio hau duela uste da: % 75 ur-izotza, eta % 25 arrokak. Hasieran pentsatu zen arrokazko nukleoa izango zuela, baina Cassini zundak egindako inertzia-momentuaren neurketek adierazten dute barnealdea homogeneoa izango dela (eta, beharbada, erdialdean izotza konprimituta egongo dela).

Dione satelitean gertatzen den bezala, atzeko eta aurreko hemisferioak desberdinak dira, eta horrek pentsarazten du bi sateliteen historia eta konposizioa antzekoak direla. Rearen gainazaleko tenperatura -174 °C da eguzkitan, eta -200 °C-tik -220 °C-ra bitartekoa itzaletan.

Gainazala kraterrez josita dago, eta eskualde batean 40 km-tik gorako diametroko kraterrak daude.

2008ko martxoaren 6an Cassini zundak bidalitako datuek adierazten zuten materia-disko batek orbitatzen zuela Rea, hau da, eraztunak dituela. Eraztuna osatzen duten hondakinak satelitea baino dentsoagoak dira.

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giovanni Domenico Cassinik aurkitu zuen 1672ko abenduaren 23an.

Izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cassinik aurkitu zituen Saturnoren lau sateliteei (Japeto, Tetis, Dione eta Rea) Sidera Lodoicea ("Luisen izarrak") izena eman zien, Luis XIV.a Frantziakoaren omenez. Gaur egungo izenak John Herschelek iradoki zituen 1847an. Rea Kronosen emaztea zen (mitologia grekoan, Kronos jainkoa Saturnoren baliokidea da).


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Rea (satelitea)