Reactable

Wikipedia, Entziklopedia askea
Transmediale 2006, Berlin, 2007ko otsailean.

Reactablea diseinu sinple eta intuitiboko musika-tresna elektronikoa da, 1960ko hamarkadako sintetizadoreetan oinarritua. Uki daitekeen interfazea du eta taldeka jotzeko balio du. Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko Sergi Jordà, Martin Kaltenbrunner, Günter Geiger eta Marcos Alonso Musika-Teknologia Taldeko kideek garatu zuten.

Esan bezala, hainbat erabiltzailek kontrolatu dezakete instrumentua mahai biribil argidun gainetik objektu fisikoak mugituz. Objektu fisiko bakoitzak sintetizadore modularraren osagai klasiko bat adierazten du. Objektu horiek ukituz, erabiltzaileek hainbat soinu dinamiko eta konplexu lor ditzakete sorgailu, iragazki eta moduladoreen bidez. Munduan bakarrik 10 Reactable daude, horien artean Björk abeslari islandiarrak edo On/Off musika talde espainiarrak dutenak.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Reactableak hainbat sari irabazi ditu nazioartean, horien artean Musika Digitaleko Ars Electronica Golden Nica Saria (2008), bi D&AD Yellow Pencil Sari (2008), the MIDEM Hottest Music Biz Start-Up Saria (2008) eta Ciutat de Barcelona Saria (2007).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]