Reader's Digest

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Reader's Digest aldizkariaren logoa

Reader's Digest AEBtako aldizkari bat da. Hilabetero argitaratzen da, egoitza nagusia New York hirian duelarik. 1922an DeWitt Wallace eta Lila Bell Wallace senar-emazteek sortu zuten.

Poltsikoko formatuan argitaratzen da, jatorrizko artikuluak, laburtutako artikuluak eta aurretik beste aldizkari batzuetan agertutako artikuluak argitaratzen ditu, bai eta liburuen laburpenak, txiste bildumak, gertakariak, esanak eta beste hainbat idazkin labur ere. Munduan barna hogeitamabost hizkuntzetan argitaratzen da, 30 milioi ale saldu ohi dituelarik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]