Real Betis Balompié

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Real Betis Balompié
Ezizena(k) Los Verderones
Sorrera 1907
Futbol zelaia Benito Villamarín estadioa
(Edukiera: 55.500)
Presidentea Espainia Miguel Guillén
Entrenatzailea Argentina Gabriel Humberto Calderón
Liga La Liga
2013-14 La Liga, 20. (jeitsi egin da)
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1913ko taldea.
2011eko taldea.

Real Betis Balompié 1907an sortutako Sevillako futbol taldea da, lehen mailan jokatzen duena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sevillan hainbat futbol talde sortu ziren XX mendearen hasierako urteetan. 1914an talde hauetako bik bat egin zuten Sevilla Balompié (1907an sortua) eta Betis Foot-Ball Club (1909an sortua). Biei lotzen zien Sevilla Foot-Ball Club taldearen etsai izatea. Urte berean Alfontso XIII.a Espainiakoak Errege titulua eman eta gaur egungo Real Betis Balompié sortu zen.

Hasierako urteetan Sevillako Kopa sarritan irabazi bazuen ere poliki poliki indarra galduz joan zen eta urte batzutan jokalaririk gabe ere izan zen. 1924ean zuzendaritza berria sartu zen eta lehenengo garaipenak itzuli ziren, Spencer Kopa 1926an eta Andaluziako Kopa 1928an.

Gerra garaia: Urrezko Aro motza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1929an Liga hasi zenean instituzio indartsua zen, hala ere bigarren mailan hasi zuen txapelketa. 1932-33an igoera lortu eta Betisen "urrezko aroa" hasi zen. Patrick O'Connell entrenatzaile zuen taldean 6 euskaldun, 3 kanariar eta 4 andaluziar zeuden eta 1934-35eko Liga txapelketa irabazi zuen.

Hurrengo urtean Gerra Zibilaren erruz, euskaldunek borroka egin behar izan zuten eta Betisen talde txapelduna erabat desitxuratua gelditu zen. Gerraren ondoren 1940an taldea bigarren mailara jeitsi zen eta berriz gora igo arren 1947an hirugarren mailaraino jeitsi zen. Orduan popularizatu zen “¡Viva er Beti manque pierda!” esaldia.

Lehen mailako taldea eta Kopa txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamasei urte pasa ondoren 1958 urtean berriz ere Lehenengo mailara iritsi zen eta 1964 urtean hirugarren postua lortu zuen. 1974 bitartean jeitsiera eta igoera ugari izan zituen.

Bere historiako bigarren titulua 1977ko Errege Kopa izan zen. Finalean faboritoa zen Bilboko Athletic Kluba garaitu zuen penaltien txandan 21 penalti jaurti eta gero. Ordutik aurrera jeitsieraren bat edo beste izan bazuen ere Lehen mailako talde gisa ezagutuko zuen jendeak.

Manuel Ruiz de Lopera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

80. hamarkadaren bukaeran Betisa krisi ekonomikoan sartu zen. 1992an Kirol Elkarte Anonimoa bihurtu zen eta bertako akziodun nagusia zen Manuel Ruiz de Lopera elkarteko presidente bihurtu zen. 1994an lehen mailara igo eta lehenengo urtean berriz ere hirugarren postuan sailkatu zen. Hurrengo urteetan ere postu onak lortu zituen eta Europan aritzea ohiko bihurtu zitzaion.

Kopan ere ondo ibili zen eta 1997ko finalean Bartzelonaren aurrean galdu bazuen ere 2005ean Osasuna garaituz bere bigarren Kopa lortu zuen. 2006-07an presidentearen eta entrenatzailearen arteko desadostasunak krisi instituzional latza sortu zuen eta hainbat urtzetan larri ibili ondoren 2009an maila galdu zuen. Loperaren aurkako manifestazioak izan ziren kaleetan eta 2010an Rafael Gordillo jokalari mitikoa bihurtu zen Betisen administradore nagusi.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ean lehen mailara igotzea lortu zuen. Hurrngo denboraldia bikain hasi zuen lehen lau partidak irabaziz lider jarri baitzen. Real Madrilekin galdu ondoren hainbat partida txar izan zituen eta Pepe Mel entrenatzailea bera ere kolokan izan zen baina azkenean ordea 13. postua eskuratu du. 2012-13an bikain ibili zen eta 6. postua eskuratuz Europa Leaguerako sailkatu zen.

2013-14 denboraldirako ordea jokalari onenak saldu eta ligan azken postuan gelditu da 25 puntu baino lortu ez dituelarik.

Izena eta Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Betis zen erromatarrek Guadalquivir ibaiari eman zioten izena. Hala ere lehenengo hamarkadetan Balompié (Foot-Ball izenaren gazteleratzea) izenarekin ezagutzen zen taldea.

Sevilla Balompié taldeak uniforme zuri-urdina zeukan, Itsasgintzako ikasleek osatua baitzen, baina 1911ean Manuel Ramos Asensio entrenatzaileak Glasgow Celtic talde eskoziarraren kamiseta zuri berdeak ekarri zituen, bera bertan ikasten izana baitzen. Betis Foot-Ball Club-ek kamiseta hori-beltza zeukan. Taldeak fusionatzerakoan hiru kamisetak erabili izan zituzten baina 1918an zuri-berdea erabiltzea erabaki zen, Andaluziako banderaren koloreekin koinziditzen baitzuen.

Jokalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko urtarrilaren 31n[1]

Zbk. Postua Jokalaria
1 Espainia ATE Antonio Adán
2 Katalunia ATZ Javier Chica
3 Brasil ATZ Paulão
4 Espainia ATZ Antonio Amaya
5 Espainia ERD Javier Matilla
6 Brasil AUR Léo Baptistão (Atlético Madridek utzia)
7 Espainia ERD Álvaro Vadillo
8 Espainia ERD Nono
9 Espainia AUR Chuli
10 Katalunia ERD Joan Verdú
11 Espainia ERD Juanfran
12 Katalunia ERD Dídac Vilà (Milanek utzia)
13 Argentina ATE Guillermo Sara (Atlético Rafaelak utzia)
Zbk. Postua Jokalaria
14 Espainia ERD Salva Sevilla
15 Polonia ATZ Damien Perquis
16 Uruguai AUR Braian Rodríguez
17 Espainia ERD Juan Carlos (Bragak utzia)
18 Senegal ERD Alfred N'Diaye (Sunderlandek utzia)
19 Espainia AUR Jorge Molina
20 Nigeria ERD Nosa Igiebor
21 Txile ERD Lolo Reyes
22 Kongoko Errepublika Demokratikoa ERD Cedrick Mabwati
23 Espainia ATZ Nacho (kapitaina)
24 Espainia AUR Rubén Castro
25 Katalunia ATZ Jordi Figueras
Espainia ERD Xavi Torres

Utziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zbk. Postua Jokalaria
Danimarka ATE Stephan Andersen (Go Ahead Eaglesen 2014ko ekainaren 30 arte)
Espainia ATZ Álex Martínez (Murcian 2014ko ekainaren 30 arte)
Espainia ERD Ezequiel Calvente (Recreativon 2014ko ekainaren 30 arte)
Portugal AUR Salvador Agra (Bragan 2014ko ekainaren 30 arte)
Italia AUR Vincenzo Rennella (Lugon 2014ko ekainaren 30 arte)

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako txapelketak: 3[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1934-35

1977, 2005

Andaluziako txapelketak: 6[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1928

1910, 1911, 1912, 1914 y 1915

Nazioarteko txapelketak: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]

bigarren 1935 eta 2005ean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Real Betis Primer equipo (Plantilla). 2014.01.31

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Real Betis Balompié Aldatu lotura Wikidatan


Espainiako Futbol Ligako Lehen Maila Flag of Spain.svg
Almería | Athletic Kluba | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Celta de Vigo | Elche | Espanyol | Getafe | Granada | Levante | Málaga | Osasuna | Rayo Vallecano | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Valladolid | Vila-real