Real Sociedad

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Real Sociedad de Fútbol, S.A.D.
Ezizena(k) Txuri-urdin
Sorrera 1909
Futbol zelaia Anoeta
(Edukiera: 32.000)
Presidentea Euskal Herria Jokin Aperribay
Entrenatzailea Frantzia Philippe Montanier
Liga BBVA Liga
2010-11 15.a
Webgunea www.realsociedad.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

Real Sociedad de Fútbol (euskaraz, Reala eta Erreala izenez ezaguna) Donostiako eta Gipuzkoako futbol talde nagusia da. Gaur egun Espainiako futbol ligako lehen mailako taldea da. 2009. urtean bere mendeurrena ospatu zuen, eta denboraldi berean lehen mailara igo zen 3 urtez bigarren mailan egon ondoren. Zubietako kirol-instalakuntzetan entrenatu ohi da.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Sakontzeko, irakurri: Errealaren historia
  • 1923an Lippo Hertzka hungariarra hasi zen taldea entrenatzaile, modu profesionalean aritu zen lehena. Urte bereko martxoaren 18an Realak 2 eta 1 irabazi zion Irungo Real Union-i San Mames-en, Gipuzkoako Txapelketa erdietsiz. 1924-25, 1926-27 eta 1928-29 denboraldietan ere nagusitu zen Reala txapelketa hartan.
  • 1929an amaitu zen lehenengo Espainiako Liga, Reala laugarren postuan gelditu zela. Liga hartako golegile nagusia ("pichichi"), Paco Bienzobas jokalari txuri-urdina izan zen.
  • 1931ko ekainaren 27an, Espainiako II. Errepublika garaian, "Donostia F.C." izena hartu zuen klubak. Erregearen koroaren ordez, Donostiako ezkutua paratu zuen.
  • 1935ean lehenengo aldiz bigarren mailara jaitsi ziren.
  • 1941eko urtarrilaren 8an, Realak (ordurako "Real Sociedad" izena berreskuratuta) inoiz partida batean sartu duen gol kopuru handiena lortu zuen, Valladoliden kontra 14 eta 2 irabaziz. Urte hartatik 1948 arte jaitsi eta igo ibili zen Lehen eta Bigarren mailen artean.
  • 1946-47 denboraldian Benito Diaz entrenatzaileak "WM" sistema ingelesa lehenengo aldiz erabili zuen, Espainiako Ligan ezagutu gabekoa zena.
  • 1951ko maiatzaren 27an Kopako txapeldunorde gelditu ziren, finalean FC Barcelonaren aurka galduta (3 eta 0). Urte haietan Ligako Lehenengo Mailan sendotu zen taldea.
  • 1957an San Sebastián C.F. taldea sortu zuten, aurrerantzean "Sanse" izenaz ezaguna izan dena, bigarren talde gisan. Helburua, lehenengo talderako jokalariak lantzea.
  • 1961-62 denboraldian jaitsi zen berriro, eta azkeneko aldiz, Bigarren Mailara. Bost urte igaro zituzten bertan.
  • 1979-80 denboraldian Errealak, Alberto Ormaetxea entrenatzaile zuela, partidarik galdu gabeko errekorra lortu zuen Ligan: 32 norgehiagoka hain zuzen ere. Hala ere, hurrengo urte arte itxaron behar izan zuten lehenengo Liga txapelketa eskuratzeko. Urte hartan, aldiz, Europako lehendabiziko garaipena erdietsi zuten, Milango Inter-ren aurka (2 eta 0).
  • 1982an bigarren Liga txapelketa eskuratu zuen taldeak, aurreko urtean lortutako arrakasta berrituz.
  • 1982-83an Superkopa irabazi zuen, Real Madrid finalean gainditu ondoren (4-1). Urte hartan ere, Europako Kopan, final-erdietara iritsi zen taldea, inoizko urrunen. Alemaniako Hanburg-en aurka galdu zuten final handira sartzeko aukera.
  • 1987an Errege Kopa lortu zuten Zaragozan, Atlético de Madrid partida ondoko (2-2) penaltien bidez garaitu ondoren. J. B. Toshack-en urte arrakastatsuak ziren hau eta ondokoak, Bakero, Begiristain edo López Rekarte jokalariak tartean zeudela.
  • 1988an Errege Koparen finalera ailegatu ziren bigarren aldiz jarraian. Oraingo honetan FC Barcelonak (hirugarren aldiz txuri-urdinen historian) eragotzi zien trofeoa lortzea. Bestalde, Ligan ere azpitxapeldun gelditu ziren.
  • 1989an UEFA-ko final-laurdenetaraino iritsi ziren, inoizko urrutien. Alemaniako beste talde batek, Stuttgart-ek oraingoan, blokeatu zieten aurrerako bidea.
  • 2003an, aurreko urteetan Bigarren Mailara ez jaisteko lanak eduki ondoren, denboraldi bikaina burutu zuten eta Liga txapeldunorde izan ziren azkenean, Real Madrid-en atzetik. Denoueix zen orduko entrenatzailea, eta aipatzeko jokalarien artean Xabi Alonso, De Pedro, Kovacevic eta Nihat zeuden.
  • 2004an, urte asko ondoren Champions Leaguean estreinatzen dira. Lehenengo fasea pasa ondoren(Olinpiacos,Galatasaray eta Juventus), hurrengo fasean Lyonen kontra galduko dute. Eta ligan gorriak pasako dituzte. Championseko hamaikakoa hauxe zen: Westerveld; Aranzabal, Schurrer, Kvarme, Rekarte; De Pedro, Xabi Alonso, Alkiza (edo Aranburu), Karpin; Nihat eta Kovacevic.
  • 2006an, errealak aldaketa ugari jasan ditu. Hasteko 5 fitxaje berri egon dira, Gerardo, Malagako lateral ezkerra, Bravo, Colo Colo taldetik etorritako atezain gaztea, Diego Rivas, Getafeko erdilaria, Fabio Felicio erdilari portugaldarra eta Juanito, Alaveseko atzelaria. Gainera Gabilondo, Boris eta Barkero taldetik joan ziren.
  • 2008an, Liga guztia igoera postuen atarian egon ondoren, azkenean laugarren geratuz ez zuen igotzea lortu; bigarren urtez jarraian Bigarrengo Mailan lehiatuz.
  • 2009an Realak mendeurrena ospatu zuen Real100 zure historia ere bada 1909-2009 lelopean. Ekintza ugari burutu ziren eta Mendeurrenaren Partida jokatu zen Real Madrilen aurka.
Taldearen sailkapena historian zehar

[aldatu] Ekipamendua

  • Lehen ekipamendua: Taldea sortu zenetik jantzi berbera eraman du taldeak: kamiseta txuri-urdina eta galtza zuriak. Aldatu den gauza bakarra galtzerdiak izan dira; batzuetan txuri-urdinak izan dira, eta beste batzuetan guztiz urdinak.
  • Bigarren ekipamendua: Taldeak behin baino gehiagotan aldatu du bere bigarren jantzia. Normalean guztiz urdina izan da, goitik behera, baina gorria, berdea eta zuria ere jantzi izan ditu. 2006/2007 denboraldian lerro horizontal beltz eta urdinez osatutako kamiseta jantzi zuen, galtza beltzak eta galtzeri urdin-beltzak zituela.

[aldatu] Ereserkia

1970eko hamarkadan Ricardo Sabadiek Txuri-urdin ereserkia konposatu zuen,
honela dio:

Txuri-urdin
Txuri-urdin maitea
Txuri-urdin
Txuri-urdin Aurrera
Beti, Beti maite
maite, maitea
Donostia, donostiarra
(bis)
Aurrera mutilak!
Aurrera Gipuzkoa!
Aurrera txuri-urdinak!
(bis)
Gazte, gazte, gazte,
gazte, gaztedi,
Gaztedi aupa!
Aupa mutilak!
Gazte, gazte, gazte,
gazte, gaztedi,
Gaztedi txuri-urdinak!
(bis)
2009an Mendeurrena ospatzeko Egaña eta Erentxunek hau konposatu zuten:
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala bihotzean
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala ahotsetan
Ehun urtez bizi izaten, badaki maitemina
Oso harro daramatzagu, oh kolore txuri-urdinak
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala bihotzean
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala ahotsetan
Hondartzan abiatu eta hasi ginen Ondarretan
Garenera iritsi gara Atotxan eta Anoetan
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala bihotzean
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala ahotsetan
Oroimenak gordetzen duen barreneko gogo poza,
Puertollano edo Atotxa, El Molinón, Zaragoza,
Irabaztean apaldu, galtzean galdu ongi
Harrobia hor daukagu, balio hoien harrobi
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala bihotzean
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala ahotsetan
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala bihotzean
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala ametsetan

[aldatu] 2010/2011 denboraldiko taldea

Zkia. Jokalaria Posizioa Altuera (m.) Adina Jatorria Klubean noiztik Kontratua (urte)-rarte[1] Oharrak
Lehen taldea 2010/11
1 Txile Espainia Claudio Bravo Atezaina 1'84 (28 urte) Colo-Colo 2006 2015 Txilerekin internazionala.
2 Euskal Herria Carlos Martinez Atzelaria 1'88 (25 urte) Harrobia 2007 2014[2]
3 Euskal Herria Mikel Gonzalez Atzelaria 1'88 (26 urte) Harrobia 2005 2013 Euskal Herria-rekin internazionala.
4 Euskal Herria Gorka Elustondo Erdilaria 1'82 (24 urte) Harrobia 2006 2013 Euskal Herria-rekin internazionala.
5 Euskal Herria Markel Bergara Erdilaria 1'80 (25 urte) Harrobia 2007 2014 Euskal Herria-rekin internazionala.
6 Fitxa librea
7 Frantzia Antoine Griezmann Aurrelaria 1,74 (20 urte) Harrobia 2009 2015
8 Euskal Herria Joseba Llorente Aurrelaria 1'84 (32 urte) Harrobia 2010 2014 Euskal Herria-rekin internazionala.
9 Euskal Herria Imanol Agirretxe Aurrelaria 1'85 (24 urte) Harrobia 2005 2013 Euskal Herria-rekin internazionala.
10 Euskal Herria Xabi Prieto Kapitain (3.) Erdilaria 1'85 (28 urte) Harrobia 2003 2013 Euskal Herria-rekin internazionala.
11 Euskal Herria Mikel Aranburu Kapitain (1.) Erdilaria 1,80 (33 urte) Harrobia 1997 2012 Euskal Herria-rekin internazionala.
12 Fitxa librea
13 Euskal Herria Eñaut Zubikarai Atezaina 1'85 (27 urte) Harrobia 2008 2012
14 Herbehereak Ghana Jeffrey Sarpong Erdilaria 1'76 (23 urte) Ajax 2010 2013 [3]
15 Euskal Herria Ion Ansotegi Atzelaria 1'92 (29 urte) Barakaldo CF 2006 2014 Euskal Herria-rekin internazionala.
16 Norvegia Errusia Vadim Demidov Atzelaria 1'85 (25 urte) Rosenborg BK 2011 2013 Norvegiarekin internazionala.
17 Euskal Herria David Zurutuza Erdilaria 1'84 (25 urte) Harrobia 2008 2013 Euskal Herria-rekin internazionala.
18 Kenya McDonald Mariga Erdilaria 1'87 (24 urte) Inter Milan 2011 2012 Kenia-rekin internazionala.
19 Frantzia Liassine Cadamuro Atzelaria 1'86 (23 urte) Sochaux FC 2011 2014
20 Euskal Herria Asier Illarramendi Erdilaria 1'77 (21 urte) Harrobia 2010 2015
21 Uruguai Diego Ifrán Aurrelaria 1'71 (24 urte) Danubio 2010 2015 [4]
22 Euskal Herria Dani Estrada Erdilaria 1'77 (25 urte) Harrobia 2007 2014
23 Mexiko Carlos Vela Aurrelaria 1'72 (22 urte) Arsenal 2011 2012
24 Katalunia Alberto De la Bella Atzelaria 1'80 (26 urte) Sevilla Atlético 2009 2011 Kataluniarekin internazionala.
25 Espainia Toño Ramírez Atezaina 1'89 (25 urte) Harrobia 2009 2012
26 Euskal Herria Iñigo Martinez Atzelaria 1'76 (20 urte) Harrobia 2011
27 Espainia Ruben Pardo Erdilaria 1'69 (19 urte) Harrobia 2011


  • Kapitain = Kapitainak.
  • Lesio = Epe luzeko lesioa.
  • 25 baino handiagoa den dortsala duten joklariak Real Sociedad B taldeko jokalariak dira, eta beraz bigarren edo lehen taldearekin jokatu dezakete partidak. LFP-ko arauak diotenez, lehen taldeko jokalariek 1-etik 25-erako dortsalak eraman beharko dituzte.

[aldatu] Fitxaketa merkatua 2010/11

Fitxaketak
Jokalariak Posizioa Jatorria Mota Zenabtekoa
Euskal Herria Asier Illarramendi Aurrelaria Real Sociedad B Lehen taldera igo da.
Espainia Toño Ramírez Atezaina Real Sociedad B Lehen taldera igo da.
Frantzia Liassine Cadamuro Atzelaria Real Sociedad B Lehen taldera igo da.
Kenya McDonald Mariga Erdilaria Inter Milan Lagatua
Mexiko Carlos Vela Aurrelaria Arsenal Lagatua
Bajak
Jokalariak Posizioa Talde berria Mota Zenabtekoa
Espainia Diego Rivas Erdilaria Hercules FC Librea
Espainia Paco Sutil Erdilaria Murtzia FC Librea
Euskal Herria Mikel Labaka Atzelaria Rayo Vallecano Librea
Katalunia Raul Tamudo Aurrelaria Rayo Vallecano Librea
Espainia Borja Viguera Aurrelaria Gimnàstic de Tarragona Lagatua

[aldatu] Presidenteak

Sakontzeko, irakurri: Errealeko presidenteen zerrenda

[aldatu] Futbol zelaia

[aldatu] Anoeta

Sakontzeko, irakurri: Anoetako estadioa

Anoetako Futbol Zelaia 1993ko abuztuaren 13an inauguratu zuten. 32.000 pertsonarentzako tokia du. Zelaiak 105 m. luzeran eta 70 m. zabaleran ditu. Futbolerako erabiltzeaz gain, atlestismorako ere prestatuta dago.

Errealak partida ofizialak bertan jokatzen ditu, baina entrenatzeko Zubietako zelaiak erabiltzen ditu (Lasarte ondoan). Bertan, saskibaloi kokalekuak ere badaude, bai eta errehabilitaziorako eremua, proiekzio aretoak eta gimnasioa ere. UEFAk kategoria goreneko estadio bezala izendatu zuen eta Champions Leagueko final bat antolatzeko gai da.

[aldatu] Antzinako estadioak

  • Atotxa: Realeko jarraitzaileen zelairik maitatuena ziur aski eta 75 urtez Real Sociedaden estadioa izan zena.

[aldatu] Jarraitzaileak

CIS erakundeak 2007an egindako inkesta baten arabera, (Osasuna taldearekin berdinduta) Espainiako 11. taldea jarraitzaile kopuruaren arabera. Inkestaren arabera estatuko biztanleria osoaren %1,3 realzalea da eta beste %1,5 Reala gustuko du, baina ez lehen talde bezala.[5]

2008ko martxoan Realaren aldeko 108 peña existitzen ziren eta ondorengoa da banaketa:[6]

[aldatu] Irabazitako txapelketak

[aldatu] Espainiako txapelketak

[aldatu] Beste batzuk

  • Pitxitxiak (ligako golegilerik onenak):
    • Paco Bienzobas, 1929an. Ligaren historiako lehen pitxitxia izan zen.
  • Zamora (gol gutxien jasotako atezainak):

[aldatu] Markarik onenak

  • Gol gehien sartutakoak
  1. Jesus Mari Satrustegi: 133 gol
  2. Roberto Lopez Ufarte: 101 gol
  3. Darko Kovacevic: 92 gol
  4. Jose Mari Bakero: 91 gol
  5. Meho Kodro: 81 gol.
  6. Jesus Maria Zamora: 79 gol.
  • Espainiako ligan jarraian galdu gabeko partiden errekorra: 38 partida (1978-79 denboraldiko 29. ihardunalditik 1979-80 denboraldiko 32. ihardunaldira bitartean).
  • Partida ofizial batean lorturiko emaitzarik onena lortu zuen 1941ean: Real Sociedad 14 - Valladolid 2.

[aldatu] Taldetik pasatako jokalariak

Anoetako estadioa

Nuvola apps kappfinder.png Zerrenda: Errealeko jokalarien zerrenda

[aldatu] Entrenatzaile onenak

Nuvola apps kappfinder.png Zerrenda: Errealeko entrenatzaileen zerrenda


Taldeko entrenatzaile garrantzitsuenen artean, hasierako urteetan Benito Diaz (1926-1930 eta 1942-1951) azpimarratzekoa da. 13 urtez Erreala zuzentzen egon zen, estatistika bikainarekin. Halaber, 1946an "WM" sistema lehen aldiz erabili zuen Espainiako Ligan.

Andoni Elizondo (1966-1970 eta 1974-1976) izan zen 1967an taldea Lehen mailara igo zuena, bigarren mailan 5 urtez egon ondoren. Denbora aurrera, Erreala mantenduko zen 40 urtez maila gorenean, Elizondok igo zuen urte hartatik 2007 arte.

Alberto Ormaetxeak 1978an hartu zuen taldea, eta zazpi urtez bertan lan egin zuen. Eibartarrak lortu ditu taldeko inoizko emaitzarik hoberenak, Espainiako futbol liga txapelketa bi aldiz jarraian eskuratuz, 1981 eta 1982an. Halaber, 1983an Europako Kopan final-erdietara iritsi zen, nazioarteko txapelketa batean taldeak daukan markarik onena izanda.

John Benjamin Toshack galestarrak ordezkatu zuen aulkian, bertan zortzi urtez egonda, tarteka. Berarekin, 1987an Errege Kopa irabazi zuen, eta hurrengo urtean Liga eta Kopako txapeldunordea izan zen. 1989an UEFA Kopa-ko final-laurdenetaraino iritsi ziren txuri-urdinak berarekin.

Urte batzuk geroago, Raynald Denoueix frantziarrak kargua hartu zuen, 2002an. Ez zen taldera iritsi momentu errazetan, aurreko urteetan bigarren mailara jaisteko zorian egon baitzen, baina 2003an Ligan txapeldunordea izatea lortu zuen.

Azkenik, onenen artean ere, Rafael Iriondo eta Jose Antonio Irulegi baditugu.

[aldatu] Beste sekzioak

Hiruna aldiz irabazi dituzte hala Liga txapelketa (1992/93, 1997/98 eta 1998/99an) nola Erreginaren Kopa (1986/87, 1993/94 eta 2001/02an). Aretoko hockeyan, aldiz, 4 aldiz izan dira txapeldunak (1976/77, 1980/81, 1991/92 eta 1997/98an).
Jokalari aipagarriak: Teresa Motos (Klubaren Urre eta Diamantezko Domina), Nagore Gabellanes, Maider Telleria, Silvia Manrique, Mari Carmen Barea, Arantza Urruzuno (Klubaren Urrezko domina), Mari Aiestaran (Klubaren Urrezko domina), Begoña Larzabal, Elena Urkizu eta Erdoitza Goikoetxea.
  • Gizonezkoen belar hockeya: 1916 inguruan abiatua. Palmares oparoa dauka sekzioak, baina ez emakumezkoena bezain distiratsua: Gipuzkoako Txapelketa (1960/61, 1961/62, 1964, 1965, 1966/67, 1976/77, 1981/82, 1982/83, 1983/84 eta 1985/86), Euskal Kopa (1928, 1929/30), Errege Kopa (1919), Espainiako txapelketa (1929/30).
  • Urpeko jarduerak: 1968an abiatuak. "Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa" delako zinemaldia antolatzen dute urtero, Europa mailan ezaguna dena.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Real Sociedad
Misc.png
Wikiproiektu bat abian da
Real Sociedad gaiari buruz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak