Real Union

Wikipedia(e)tik

(Real Union Club de Iruntik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Real Unión Club de Irún
Ezizena(k) Txuribeltzak
Sorrera 1915
Futbol zelaia Stadium Gal
(Edukiera: 5.000)
Presidentea Ricardo García Arias
Entrenatzailea Iñaki Alonso
Liga 2. mailan
2008-09 2. B mailan, 1.
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak


Real Unión Club de Irun 1915ean sortutako Irungo (Gipuzkoa) futbol taldea da, 2009-10eko denboraldian 2. mailan jokatuko duena.

Talde historikoa da, izan ere Espainiako Ligaren aitzindarietako bat izan zen eta 4 aldiz irabazi du Erregearen Kopa. XX. mendeko lehenengo herenetik aurrera, hala ere, gainbehera etorri zen kluba eta 1965ean jokatu zuen azken aldiz ligako Bigarren Mailan.

Azken hamarkadotako jokalari ezagunen artean Javier Irureta eta Roberto Lopez Ufarte daude.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Irunen futbolaren hastapena 1902an izan zen, "Irún Football Club" sortu zutenean. Bost urte geroago beste kirol arlo batzuk barne hartzeko izena aldatu zuten, "Irún Sporting Club" bilakatuz. Hurrengo urtean, bestela, klubaren barneko zatiketa baten ondorioz "Racing Club de Irún" taldea abiatu zuten, eta azkenean 1915ean gaur egungo izenarekin gelditu zen, batasuna islatuz.

Klubaren palmaresean dauden lau Errege Kopa hasierako garai hartakoak dira, 1913, 1918, 1924 eta 1927an irabazitakoak. Hain zuzen ere taldearen sasoi onenak 1910eko hamarkada eta 1930ekoaren artekoak izan ziren. Orduan, futbola profesionalizatu ondoren, diru gehiago zuten taldeek eraman zituzten Irungo jokalari garrantzitsuenak.

2008an berriro ere ezagutzera eman zen Espainiako Futbol Errege Kopan, Real Madril taldea kanporatu ondoren. Gainera, denboraldi horretan 2008-09koan, Espainiako futbol ligako bigarren B mailako lehenengo taldean 1. geratu zen eta igoera-fasea eta gero, Alcorcón FC taldeari irabazi ondoren, bigarren mailara igo ziren[1].

[aldatu] Markak

2008-09ko denboraldia arte hauek izan dira klubaren marka nagusiak:

  • Lehen Mailan jokatutako denboraldiak: 4.
  • Bigarren Mailan denboraldiak: 9.
  • Bigarren B Mailan denboraldiak: 15.
  • Hirugarren Mailan denboraldiak: 40.
  • Inoizko posturik gorena espainiar liga txapelketan: 6.a (Lehen Mailan, 1929-30ean).

[aldatu] Espainiako Ligan ibilbidea

[aldatu] Erreferentziak

  1. Real Union, Bigarren Mailako taldea, Eitb Albisteak, 2009-06-22

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak