Rear Window

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:13, 22 urtarrila 2016

Rear Window (euskaraz Atzealdeko Leihoa) 1954ko Alfred Hitchcock ingeles zinema zuzendariaren filma bat da. Cornell Woolrich idazlearen "It Had to Be Murder" eleberrian oinarritua dago.

Argumentua

L. B. Jefferies argazkilariak (James Stewart) istripu baten ondorioz hanka igeltsoarekin du eta orduak eta orduak geldirik eta aspertura egon behar denez, bere etxeko atzealdeko leihotik aurrealdeko bizilagunaren (Raymond Burr) bizitza eta portaera zelatatzen hasiko da, hura zelatatzeko binokularrak eta argazkina-makina bat erabiltzen dituelarik.

Aktoreak

Pertsonaia Papera Aktorea
L. B. Jefferies Argazkilari profesionala James Stewart
Lisa Carol Protagonistaren neskalaguna Grace Kelly
Thomas J. Doyle Detektibea eta protagonistaren laguna Wendell Corey
Stella Protagonistaren erizaina Thelma Ritter
Lars Thorwald Protagonistaren bizilaguna Raymond Burr
Anna Thorwald Larsen emaztea Irene Winston
Srta. Lonelyhearts Protagonistaren bizilaguna Judith Evelyn
... Musikagilea eta protagonistaren bizilaguna Ross Bagdasarian
Miss Torso Dantzaria eta protagonistaren bizilaguna Georgine Darcy
... Bizilaguna Frank Cady
... Bizilaguna Sara Berner
... Entzumen arazoak dituen bizilaguna Jesslyn Fax
... Bizilagun ezkonberria Rand Harper
... Bizilagun ezkonberria Havis Davenport

Bitxikeria

Alfred Hitchcock zuzendaria filmaren 25. minutua agertzen da, hain zuzen ere musikagilearen etxebizitzan erloju bat konponduz, musikagilea pianoan doinu bat jotzen ari den bitartean.

Iruditegia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rear Window Aldatu lotura Wikidatan