Rezesvinto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Recesvinto» orritik birbideratua)
Rezesvinto

Bisigodoen erregea

653 - 672
Txindasvinto - Wamba
Bizitza
Jaiotza?
Herrialdea Espainia
HeriotzaValladolid672ko irailaren 1a ( urte)
Hobiratze lekuaToledoko Santa Maria Katedrala
Familia
AitaTxindasvinto
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakSiege of Cesaracosta (en) Itzuli

Rezesvinto[1] (latinez: Recesvindus; ?-672) Hispaniako bisigodoen errege bat izan zen, 653 eta 672 artean, bere aurreko erregea eta aita izan zen Txindasvintorekin erresumako bi herriak ziren hispaniar-erromatar eta godoentzako lege corpus bakar bat sortu zuena, Liber Iudiciorum edo Rezesvintoren Kodea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rezesvinto bisigodoen errege 653 eta 672 artean izan zen, bere aita Txindasvintorekin batera 649tik elkargobernatu zuen arren. Bere aitarenaren erabat ezberdina zen politika bat egin zuen, gogorragoa juduekin, baina kontziliatzaileagoa eliza eta nobleziarekin, bere aurrekoaren errepresio gogorrak eragindako arazoak konponduz. Bereziki, Froiaren matxinadaren ondoren, gotzainei antzinako matxinatuak barkatzeko baimena eskatu zien, debekatua zuena aurreko kontzilioetako erabakien bidez.

Erresumarentzat batasun politiko eta soziala lortu zuen 654an Liber Iudiciorum edo Rezesvintoren Kodea onartu zuenean, non zuzenbidearen pertsonalitatea baliogabetzen zen, erresumaren mendeko guztientzat zuzenbide bakar bat sortuz. Teoria tradizionalaren arabera, ordura arte, godoekin bisigodo herriaren ohiturazko zuzenbidea erabiltzen zen (475ean Euriko erregeak Eurikoren Kodean bildua, eta hispaniar-erromatarrekin erromatar zuzenbide zaharra (506an Alariko II.a erregeak bildu zuena Alarikoren Brebiarioan.

Era berean, erregeen altxor pribatua herritar guztien kontura handitzea eragotziko zuten neurriak hartu zituen. 653an ospatu zen Toledoko VIII. kontzilioan honakoa ezarri zen bere zaintza eta agintaritzapean:

  • Erregeak jasotzen zituen ondasunak euren guraso eta senideen ondasunengandik bereizteko beharra.
  • Erregeak bere karguagatik jasotzen zuena bereizteko beharra. Ondasun hauek soilik tronuan bere oinordekoarentzat pasako ziren, eta ez bere seme-alabentzat.

Bestaldetik, kontzilio honetan bertan, bere aurrekoek legez kanpo lortu zituzten ondasun asko bereganatu zituen, baina ez zion gotzainen iradokizunari kasurik egin, ondasun hauek koroarenak izatea nahi zutenak, eta ez erregearenak (erreferentzia egin zioten, hain zuzen ere, Txindasvinto erregearen aitari). Kontu honek eztabaida gogor bat sortu zuen, eta gotzainek, erregearen boterearen aurrean askorik egiterik ez zutenak, euren nahigabea erakutsi zuten kontzilioko agirietan. Bertan, onartutako legea zein elizaren iradokizuna gehitu ziren, ezberdintasuna argi adierazteko.

Rezesvinto, gainera, magistratu gorena izan zen, legeak betearazteko arduraduna. Ordutik aurrera, monarkiak lege arauen bidez funtzionatu zuen, eta kontu politiko oro legearen bidez konpondu zen.

Ekintza militarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere erregealdiaren hasieran godo erbesteratua zen Froiak protagonizaturiko matxinada bat egon zen, nor, erregearen jazarpenetik ihes eginez, beste asko bezala, baskoien lurraldean ezarri zen. Froiak eta baskoiek Ebroren haraneko lurraldeak txikitu zituzten, elizak arpilatu zituzten, klerikoak hil zituzten eta Zaragoza setiatu zuten. Rezesvintok erreakzionatu egin zuen, setioa hautsi eta Froia hil zuen.

Politika juduen aurka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rezesvintok bere aurreko beste zenbait erregeren judutarren aurkako politika berrabiarazi zuen, bere aitak bertan behera utzi zuena.

Hereje guztiak, horien artean juduak zeudelarik, erresumatik kanporatuak izango zirela erabaki zuen. Bataiatutako judu bakar batek ere kristau fedea ezingo zuela utzi, ezta Pazkoa ospatu edo Larunbata errespetatu ere ez zuela egingo ere erabaki zuen. Euren janari arauak ere ezingo zituztela errespetatu eta kristau baten aurka ere ez zutela lekukotzarik egingo ere erabaki zuen, kristaua esklaboa izango balitz ere. Lege hauek ez betetzeak zekarren zigorra sutan errea izatea edo harrikatua izatea zen. Lege hauek mendekoen artean horiek ez betetzea eragin zezakeela ikusirik, judu bati euren sinesmenetan jarraitzea laguntzen zion edo judu bihurtu bati berriz erortzen uzten zion oro eskumikatua izatea eta bere ondasunen laurden bat konfiskatua izatea erabaki zuen.

Orokorrean, judu fedea Espainiatik ezabatzeko Estatuaren indar osoa erabiltzeko lehen saiakera sistematikoa izan zen. Behartutako bihurtzeak praktikatu ez ziren arren, delitu barkaezin bat bihurtu zen judu praktika erlijioso oro.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rezesvinto Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Txindasvinto
Bisigodoen erregea
653-672
Ondorengoa
Wamba